Administrazioa eta finantzak

    • Maila: Goi-maila
    • Iraupena: 2000 ordu
    • Prezioa: 20€ prestakuntza modulu bakoitzeko
    • Hizkuntza: gaztelera
  • Zikloaren aurkezpena

    Titulu honen konpetentzia orokorra enpresa publiko edo pribatu baten merkataritza-prozesuetan, lan-prozesuetan, kontabilitate-prozesuetan eta prozesu fiskal eta finantzarioetan kudeaketa eta administrazio-eragiketak antolatzea eta egitea da, eta horretarako, indarrean dagoen araudia eta kalitate-kudeaketako protokoloak aplikatzea, informazioa kudeatzea, bezeroen eta/edo erabiltzaileen gogobetetasuna ziurtatzea eta laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko arauen arabera jardutea.

               

    Prestakuntza helburuak, irteera profesionalak eta titulazio baliokideak

    Heziketa-zikloaren helburuak

    • Enpresako informazio-zirkuituetan barneko edo kanpoko dokumentuak edota komunikazioak prestatzea eta tramitatzea.
    • Enpresako berezko ingelesa hizkuntzako esapideak identifikatzea eta hautatzea, dokumentuak eta komunikazioak egiteko.
    • Enpresek zehazten dituzten teknika eta parametro egokiak erabiliz, dokumentuak eta komunikazioak sailkatzea, erregistratzea eta artxibatzea.
    • Enpresan kontabilitate-kudeaketa eta kudeaketa fiskala egitea, horretarako indarrean dagoen araudia eta kalitate- eta ziurtasun-baldintzak aplikatuz, eta administrazio-prozedurak eta- prozesuak betez.
    • Indarrean dagoen lan-araudia eta behar diren protokoloak kontuan hartuz, enpresako langileen administrazio-kudeaketa antolatzea eta gainbegiratzea.
    • Epeak eta eskakizunak errespetatuz, organismo eta administrazio publiko ezberdinetan dokumentuak aurkeztean, administrazio-kudeaketa eta tramitazioa egitea.
    • Enpresako merkataritzaren, finantzen, kontabilitatearen eta zergen arloei dagozkien administrazio-prozesuak kudeatzea, modu integratuan.
    • Eskura dagoen informazioa aztertzea, enpresa-kudeaketarekin lotzen diren beharrak hautemateko, administrazio-zereginak antolatuz eta jardun eta hobekuntzako ildoak proposatuz.
    • Araudiari eta behar diren protokoloei jarraiki, diruzaintzako kudeaketa, finantza-baliabideen lorpena eta inbertsio-proiektuen bideragarritasun-azterlana gainbegiratzea.
    • Merkataritza-prozesuetako administrazio-kudeaketa egitea, dokumentaziorako zereginak, hornitzaileekin negoziatzeko jarduerak eta bezeroei aholkuak eta arreta emateko teknikak burutuz.
    • Talde-lana garatzea eta haien antomendua baloratzea, tolerantziaz eta errespetuz parte hartuz, eta erabaki kolektiboak edo bakarkakoak hartzea, erantzukizunez eta autonomiaz jarduteko.
    • Ekimenari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat harzea, eta ikasi eta enplegatzeko aukerak identifikatu bere lan-ibilbidea kudeatzeko.

    Titulazio baliokideak:

    Zikloa amaitzean, Sareko Informatika-sistemen Administrazioko teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo egiaztapenak eskuratuko ditu ikasleak:

    • Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.

    Lanbide eta irteera profesional esanguratsuenak

    • Bulegoko administraria.
    • Merkataritza-administraria.
    • Finantza-administraria.
    • Kontabilitate-administraria.
    • Logistika-administraria.
    • Banku eta aseguruetako administraria.
    • Giza baliabideetako administraria.
    • Administrazio publikoko administraria.
    • Aholkularitza juridiko edo fiskaletako edo kontabilitate- edo lan-aholkularitzetako, edo gestorietako administraria.
    • Kobrantzen kudeaketako teknikaria.
    • Bezeroenganako arretako arduraduna.

    Sarbide baldintzak

    Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuan ikasteko adina

    Mota honetako ikaskuntzan sartzeko, ikasleak hogei urte izan behar ditu goi-mailako teknikariaren tituluetarako (goi-maila) edo hemeretzi, teknikari-titulua badu.

    Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko baldintza akademikoak

    • Batxilergo titulua.
    • Baliokideak diren beste ikasketak:
      • Batxilergo esperimentaleko 2. maila gainditua izatea.
      • UBIa gaindituta izatea.
      • Bateratutako batxilergo balioanitzeko (BBB) titulua
      • Teknikari espezialista titulua (LHII).
      • Goi-mailako teknikari titulua.
      • Unibertsitate titulua.
    • Teknikari titulua (Erdi-maila).
    • Goi-mailako sarbide froga famili profesionalari dagokion opzioan.
    • 25 urtetik gorakoei zuzendutako unibertsitatera sarbide-froga.

    Beste titulu baliokideak kontsultatu ahalko dituzu ondorengo dokumentuan.

    Baliabide teknikoak eta beharrezko baliabideak

    Urrutiko heziketa-zikloa egiteko behar diren informatika-ezagutzak

    Prestakuntza mota hau ordenagailu pertsonalaren erabilerari, ofimatika eta Interneti buruzko oinarrizko ezagutza (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreen erabilera, etab.) duten ikasleentzat da gomendagarria.

    Behar diren baliabide teknikoak

    Interneterako sarbidea duen edozein ekipotatik sar badaiteke ere, oso gomendagarria da ikasturte osoan ordenagailu eta Interneterako sarbide propioak izatea, horren segimendua bermatzeko. Ziklo honetako jardueren  ezaugarriak kontutan izanda, gutxienez 2GBeko RAM memoria duen ordenagailua izatea beharrezkoa da.

    Ikasketa-plana

    Prestakuntza ziklo hau A ereduan eskaintzen da eta, horren ondorioz, bere moduluetan erabiliko diren ikasketa baliabideak gaztelaniaz aurkeztuko dira. Hala ere, ikasleak moduluetako jarduerak eta irakasle-ikasleekin izan dezakeen komunikazioa, euskaraz nahiz gaztelaniaz egin ahalko ditu.

    Ondorengo taulan zikloa osatzen duten lanbide-moduluak aurkezten dira, 2019-20 ikasturterako eskainitako modulu eta plaza kopurua, eta baldintza eta gomendio akademikoak berauek ikas ahal izateko.

    Zikloaren lanbide-moduluak
    orduak  
    osoa berta. modulua aurre-baldintzak gomendioak
    198 0 Merkataritza-jardueraren prozesu integrala
    AUrtekoa 40plz7 o/a

     

    Hasieran ikastea

    231 0 Bulegotika eta informazioaren prozesua
    AUrtekoa 40plz8 o/a

     

    Hasieran ikastea

    132 0 Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta
    AUrtekoa 40plz4 o/a

     

    Hasieran ikastea

    99 0 Giza baliabideak eta erantzukizun sozial korporatiboa
    A1Lau. 40plz7 o/a

     

    Ondorengo modulua aldez aurretik ikasi izana edo aldi berean ikastea:

    • Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta.
    99 0 Giza baliabideen kudeaketa
    A2Lau.40plz7 o/a

     

    Ondorengo moduluak aldez aurretik ikasi izana edo aldi berean ikastea:

    • Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta
    • Bulegotika eta informazioaren prozesua
    132 0 Ingelesa
    Urtekoa 40plz4 o/a

    Ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira)

     

    120 0

    Finantza-kudeaketa

    BerriaA1Lau.40plz8 o/a

    Ondorengo modulua gainditu izana edo batera kurtsatu:

    • Merkataritza-jardueraren prozesu integrala

    Ondorengo modulua gainditu izana:

    • Bulegotika eta informazioaren prozesua
    180 0

    Kontabilitatea eta fiskalitatea

    BerriaAUrtekoa40plz6 o/a

      Ondorengo modulua gainditu izana edo batera kurtsatu:

    • Merkataritza-jardueraren prozesu integrala

    Ondorengo modulua gainditu izana:

    • Bulegotika eta informazioaren prozesua
    80 0

    Logistikako eta merkataritzako kudeaketa

    BerriaA1Lau.40plz5 o/a

     

    Ondorengo modulua gainditu izana

    • Bulegotika eta informazioaren prozesua
    100 0

    Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren kudeaketa

    BerriaA2Lau.40plz7 o/a

     

    Ondorengo modulua gainditu izana:

    • Bulegotika eta informazioaren prozesua
    120 0

    Enpresa-simulazioa

    BerriaA2Lau.40plz8 o/a

     

    Amaieran ikastea. Ondorengo moduluen ikasketak baliagarriak izango direnez, ahalik eta modulu gehienak gainditu izana edota aldi berean ikastea gomendagarria da:

    • Giza baliabideak eta erantzukizun sozial korporatiboa
    • Finantza-kudeaketa
    • Kontabilitatea eta fiskalitatea
    • Logistikako eta merkataritzako kudeaketa
    • Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren kudeaketa
    • Giza baliabideen kudeaketa
    • Bulegotika eta informazioaren prozesua
    • Merkataritza-jardueraren prozesu integrala
    99 0

    Laneko prestakuntza eta orientabidea

    BerriaA1Lau.40plz7 o/a

     

     

    50 0 Administrazio-eta finantza-proiektua (2020/21 eskaintza)

    Matrikulatzeko beharrezkoa da aurrez zikloko beste modulu guztiak gaindituak izatea, Lantokiko prestakuntza izan ezik

     

    360 360 Lantokiko prestakuntza (2020/21 eskaintza)

    Matrikulatzeko beharrezkoa da aurrez zikloko beste modulu guztiak gaindituak izatea, Proiektua izan ezik

     

    • A eredua
    • Urteko modulua
    • Lehen lauhilekoa
    • 2. lauhilekoa
    • Plaza kopurua
    • Horas semanales

    . Oharra

    Asteko orduak, moduluari eskaini beharko litzaizkiokeen gutxieneko orduen estimazioa dira.


    Bertaratze bidezko saioak

    Heziketa-ziklo honetako moduluek ez dute bertaratze bidezko saiorik beharko. Jarduera guztiak, ikaste-jarduerak nahiz ebaluazio jarduerak, ikaskuntza plataformaren bidez egingo dira.

    Matrikulazioa

    Matrikulazio prozesuko faseak eta  datak ondorengoak dira:

    MATRIKULAZIOA. OHIKO EPEALDIAREN EGUTEGI LABURTUA
    Onartze eskaera Ikasle berriak
    Maiatzaren 27tik ekainaren 7ra (biak barne)
    2018-19 ikasturtean matrikulatuak egon diren ikasleek Ekainaren 20tik 28ra (biak barne)
    Dokumentazioaren aurkezpena Ekainaren 7ko 14:00ak arte
    Behin-behineko zerrenden argitaratzea Uztailak 5
    Behin-behineko zerrendei erreklamazioak Uztailaren 5 etik 8ra
    Behin-betiko zerrenden argitaratzea Uztailak 9
    Matrikulazioaren konfirmazioa, prezio publikoko abonua sartuta
    Uztailaren 9tik 15ra (biak barne)
    Itxarote-zerrenden 1. esleipena Uztailak 18
    Matrikulazioaren konfirmazioa, itxarote-zerrendako ikasleak, prezio publikoko abonua sartuta Uztailaren 18tik 22ra (biak barne)
    Esleipen eta matrikulazio berriak Webgunean argitaratuko dira
    MATRIKULAZIOA. EZOHIKO EPEALDIAREN EGUTEGI LABURTUA
    Dokumentazioaren aurkezpena Uztailaren 18tik 28ra (biak barne)
    Behin-behineko zerrenden argitaratzea Irailak 6
    Behin-behineko zerrendei erreklamazioa Irailaren 6 etik 8ra
    Behin-betiko zerrenden argitaratzea Irailaren 10
    Matrikulazioaren konfirmazioa, prezio publikoko abonua sartuta Irailaren 10tik 16ra (biak barne)
    Esleipen eta matrikulazio berriak Webgunean argitaratuko dira