Eskaintza
Erdi-maila
- Instalazio elektriko eta automatikoak
- Osasun-larrialdiak
- Sukaldaritza eta gastronomia
- Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta
Goi-maila
Sareko informatika-sistemen administrazioa
- Maila: Goi-maila
- Iraupena: 2000 ordu
- Prezioa: 20€ prestakuntza modulu bakoitzeko
- Hizkuntza: gaztelera
Zikloaren aurkezpena
Titulu honen konpetentzia orokorra da informatika-sistemak konfiguratzea, administratzea eta mantentzea, sistemaren funtzionaltasuna, bere baliabideen osotasuna eta zerbitzuak bermatuta, betiere eskatutako kalitatearekin eta indarrean dagoen arautegia betez.
Prestakuntza helburuak, irteera profesionalak eta titulazio baliokideak
Heziketa-zikloaren helburuak
- Zerbitzariko sistema eragileak administratzea, eta, eginkizun horretan, softwarea instalatzea eta konfiguratzea, kalitate-baldintzetan, sistemaren funtzionamendua ziurtatzeko.
- Sareko zerbitzuak administratzea (web, mezularitza elektronikoa eta fitxategi-transferentzia, besteak beste), eta, eginkizun horretan, softwarea instalatzea eta konfiguratzea, kalitate-baldintzetan.
- Datu-baseak ezartzea eta kudeatzea, eta, eginkizun horretan, kudeaketa-softwarea instalatzea eta administratzea, kalitate-baldintzetan, ustiapenaren ezaugarrien arabera.
- Hardware gailuen errendimendua ebaluatzea, eta hobetzeko aukerak identifikatzea funtzionamendu-beharren arabera.
- Sare telematikoen azpiegitura zehaztea, eta, eginkizun horretan, eskemak egitea eta tresneria eta elementuak hautatzea.
- Komunikazio-tresneria sare telematikoen azpiegituretan integratzea, eta haien konektagarritasuna ziurtatzeko konfigurazioa zehaztea.
- Erabiltzaileak ustiapen-zehaztapenen arabera administratzea, sarbideak eta sistemaren baliabideen erabilgarritasuna bermatzeko.
- Sistemaren disfuntzioak diagnostikatzea eta haren funtzionaltasuna berrezartzeko neurri zuzentzaileak hartzea.
- Bere arloko baliabideen mantentze-lanak kudeatzea eta egitea (lan horiek programatuz eta betetzen direla egiaztatuz), lan-kargen eta mantentze-planaren arabera.
- Talde-lana garatzea eta haien antomendua baloratzea, tolerantziaz eta errespetuz parte hartuz, eta erabaki kolektiboak edo bakarkakoak hartzea, erantzukizunez eta autonomiaz jarduteko.
- Ekimenari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat harzea, eta ikasi eta enplegatzeko aukerak identifikatu bere lan-ibilbidea kudeatzeko.
Titulazio baliokideak:
Zikloa amaitzean, Sareko Informatika-sistemen Administrazioko teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo egiaztapenak eskuratuko ditu ikasleak:
- Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.
Lanbide eta irteera profesional esanguratsuenak
- Sistemen administrazioko teknikaria.
- Informatikako arduraduna.
- Internet zerbitzuetako teknikaria.
- Mezularitza elektronikoko zerbitzuetako teknikaria.
- Laguntza eta euskarri teknikoko langilea.
- Telelaguntzako teknikaria.
- Datu-baseen administrazioko teknikaria.
- Sareetako teknikaria.
- Sistemen gainbegiratzailea.
- Komunikazio-zerbitzuetako teknikaria.
- Web inguruneetako teknikaria.
Sarbide baldintzak
Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuan ikasteko adina
Mota honetako ikaskuntzan sartzeko, ikasleak hogei urte izan behar ditu goi-mailako teknikariaren tituluetarako (goi-maila) edo hemeretzi, teknikari-titulua badu.
Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko baldintza akademikoak
- Batxilergo titulua.
- Baliokideak diren beste ikasketak:
- Batxilergo esperimentaleko 2. maila gainditua izatea.
- UBIa gaindituta izatea.
- Bateratutako batxilergo balioanitzeko (BBB) titulua
- Teknikari espezialista titulua (LHII).
- Goi-mailako teknikari titulua.
- Unibertsitate titulua.
- Teknikari titulua (Erdi-maila).
- Goi-mailako sarbide froga famili profesionalari dagokion opzioan.
- 25 urtetik gorakoei zuzendutako unibertsitatera sarbide-froga.
Beste titulu baliokideak kontsultatu ahalko dituzu ondorengo dokumentuan.
Baliabide teknikoak eta beharrezko baliabideak
Urrutiko heziketa-zikloa egiteko behar diren informatika-ezagutzak
Prestakuntza mota hau ordenagailu pertsonalaren erabilerari, ofimatika eta Interneti buruzko oinarrizko ezagutza (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreen erabilera, etab.) duten ikasleentzat da gomendagarria.
Behar diren baliabide teknikoak
Interneterako sarbidea duen edozein ekipotatik sar badaiteke ere, oso gomendagarria da ikasturte osoan ordenagailu eta Interneterako sarbide propioak izatea, horren segimendua bermatzeko. Ziklo honetako jardueren ezaugarriak kontutan izanda, 8GBeko RAM memoria duen ordenagailua izatea beharrezkoa da.
Ikasketa-plana
Heziketa-ziklo hau A ereduan eskaintzen da eta ondorioz bere moduluetan erabiliko diren ikasketa baliabideak gazteleraz aurkeztuko dira. Hala ere, ikasleak moduluetako jarduerak eta irakasle-ikasleekin izan dezakeen komunikazioa, euskaraz nahiz gazteleraz egin ahalko ditu.
Ondorengo taulan zikloa osatzen duten lanbide-moduluak aurkezten dira, 2019-20 ikasturterako eskainitako modulu eta plaza kopurua, eta baldintza eta gomendio akademikoak berauek ikas ahal izateko.
orduak | |||||
---|---|---|---|---|---|
osoa | berta. | modulua | aurre-baldintzak | gomendioak | |
264 | 12 | Sistema eragileak ezartzea |
| Hasieran ikastea | |
198 | 20 | Sareak planifikatzea eta administratzea |
| Hasieran ikastea | |
99 | 12 | Hardware oinarriak |
|
| |
198 | 0 | Datu-baseak kudeatzea |
| Ondokoarekin batera ikastea:
| |
132 | 0 | Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak |
| Ondokoarekin batera ikastea:
| |
120 | 0 | Sistema eragileak administratzea | Ondokoak gaindituak izatea:
|
| |
120 | 0 | Sareko zerbitzuak eta Internet | Ondokoak gaindituak izatea:
|
| |
100 | 0 | Web-aplikazioak ezartzea | Ondokoak gaindituak izatea:
|
| |
60 | 0 | Datu-baseak kudeatzeko sistemak administratzea | Ondokoa gainditua izatea:
|
| |
100 | 0 | Segurtasuna eta erabilgarritasun handia | Ondokoak gaindituak izatea:
|
| |
40 | 0 | Ingeles teknikoa | Ingeleseko ezagutza basikoak izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira) |
| |
99 | 0 | Laneko prestakuntza eta orientabidea |
|
| |
60 | 0 | Enpresa eta ekimen sortzailea |
|
| |
50 | 0 | Sareko informatika-sistemak administratzeko proiektua | Matrikulatzeko beharrezkoa da aurrez zikloko beste modulu guztiak gaindituak izatea, Lantokiko prestakuntza ezik |
| |
360 | 360 | Lantokiko prestakuntza | Matrikulatzeko beharrezkoa da aurrez zikloko beste modulu guztiak gaindituak izatea, Proiektua ezik |
|
. Garrantzitsua
• Bertaratze bidezko saioak zikloko edozein zentru kolaboratzailetan egin ahalko dira eta 80ko gutxieneko asistentzia derrigorrezkoa izango da.
• Asteko orduak, moduluari eskaini beharko litzaizkiokeen gutxieneko orduen estimazioa dira.
• Lantokiko prestakuntza egiteko baldintza batzuk bete behar dira ezinbestean, esaterako:
• Bi lauhilekoetako batean egin behar da, epealdi jarraian.
• Enpresarekin adostutako ordutegia eta egutegia jarraitu behar dira.
Bertaratze bidezko saioak
Heziketa-ziklo honetako zenbait modulutan, ikaskuntza plataformaren bidez eginiko ikaste eta ebaluazio jarduerak, bertaratze bidezko saioekin osatuko dira.
. Garrantzitsua
Bertaratze bidezko saioak zikloko edozein zentru kolaboratzailetan egin ahalko dira eta 80ko gutxieneko asistentzia derrigorrezkoa izango da.
Heziketa-ziklo honetako bertaratze bidezko saioak ondoko ikastetxeetan izango dira.
Sareko informatika-sistemen administrazioa
-
I.E.S. Zubiri-Manteo B.H.I.
- J.M. Barandiaran, 10-12
- 20013 - Donostia - San Sebastian
- www.zubirimanteo.hezkuntza.net
-
CIFP Elorrieta-Erreka Mari LHII
- Lehendakari Agirre 184 San Inazio
- 48000 Bilbao
- www.elorrieta.hezkuntza.net
-
CIFP Ciudad Jardin LHII
- Araba kalea 39
- 01006 - Vitoria-Gasteiz
- www.ciudadjardin.hezkuntza.net
. Ordutegia
Bertaratze bidezko saioak 17:00etatik 21:00ak bitartean izango dira.
Matrikulazioa
Matrikulazio prozesuko faseak eta datak ondorengoak dira:
MATRIKULAZIOA. OHIKO EPEALDIAREN EGUTEGI LABURTUA | ||
---|---|---|
Onartze eskaera | Ikasle berriak | Maiatzaren 27tik ekainaren 7ra (biak barne) |
2018-19 ikasturtean matrikulatuak egon diren ikasleek | Ekainaren 20tik 28ra (biak barne) | |
Dokumentazioaren aurkezpena | Ekainaren 7ko 14:00ak arte | |
Behin-behineko zerrenden argitaratzea | Uztailak 5 | |
Behin-behineko zerrendei erreklamazioak | Uztailaren 5 etik 8ra | |
Behin-betiko zerrenden argitaratzea | Uztailak 9 | |
Matrikulazioaren konfirmazioa, prezio publikoko abonua sartuta | Uztailaren 9tik 15ra (biak barne) | |
Itxarote-zerrenden 1. esleipena | Uztailak 18 | |
Matrikulazioaren konfirmazioa, itxarote-zerrendako ikasleak, prezio publikoko abonua sartuta | Uztailaren 18tik 22ra (biak barne) | |
Esleipen eta matrikulazio berriak | Webgunean argitaratuko dira |
MATRIKULAZIOA. EZOHIKO EPEALDIAREN EGUTEGI LABURTUA | |
---|---|
Dokumentazioaren aurkezpena | Uztailaren 18tik 28ra (biak barne) |
Behin-behineko zerrenden argitaratzea | Irailak 6 |
Behin-behineko zerrendei erreklamazioa | Irailaren 6 etik 8ra |
Behin-betiko zerrenden argitaratzea | Irailaren 10 |
Matrikulazioaren konfirmazioa, prezio publikoko abonua sartuta | Irailaren 10tik 16ra (biak barne) |
Esleipen eta matrikulazio berriak | Webgunean argitaratuko dira |