Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta

    • Maila: Erdi-maila
    • Iraupena: 2000 ordu
    • Prezioa: 20€ prestakuntza modulu bakoitzeko
    • Hizkuntza: gaztelera eta euskara
  • Zikloaren aurkezpena

    Titulu honen konpetentzia orokorra da mendekotasun-egoeran dauden pertsonei etxeko eta instituzioetako esparruan arreta egitea, horien bizi-kalitatea mantentzeko eta hobetzeko, eta, horretarako, laguntza-jarduerak egitea –ez osasunekoak–, baita jarduera piskosozialak eta etxeko kudeaketan laguntzeko jarduerak ere, prebentzio eta segurtasuneko neurriak eta arauak aplikatuta, eta, beharrezkoa denean, beste zerbitzu batzuetara bideratuta.

          

    Prestakuntza helburuak, irteera profesionalak eta titulazio baliokideak

    Heziketa-zikloaren helburua nagusiak

    • Behatzeko eta erregistratzeko teknikak eta tresnak identifikatzea, aztertzea eta aplikatzea, eta teknika eta tresna horiek mendekotasun-egoeran dauden pertsonen ezaugarrien arabera eta arreta-plan indibidualizatuaren arabera hautatzea, horien laguntza-beharrak eta behar psikosozialak zehazteko. 
    • Mendekotasun-egoeran dauden aukerak eta mugak identifikatzea eta laguntza mota hautatzea, autonomia- eta autodeterminazio-mailaren arabera, higiene pertsonaleko eta arropa-garbitasuneko jarduerak egiteko, betiere arreta-plan indibidualizatuan finkatutako jarraibideei jarraituta. 
    • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei elikagaiak ahoratzen laguntzeko beharrak identifikatzea eta aztertzea, eta behar horiek elikagaiak ematen laguntzeko euskarriekin eta teknikekin lotzea. 
    • Gastuak kontrolatzeko eta administratzeko prozedurak aztertzea, mendekotasun-egoeran diren pertsonen baliabideekin eta beharrekin lotuta, bizikidetasun-unitatearen aurrekontua kudeatzeko. 
    • Etxea mantentzeko prozedurak identifikatzea eta aztertzea, eta bizigarritasun, higiene eta txukuntasuneko baldintzak bermatuko dituzten baliabideak eta bitartekoak hautatzea –kalitate, segurtasun eta ingurumen-zaintzako irizpideekin–, betiere mantentze-lanak eta garbiketak egiteko. 
    • Arrisku-faktoreak identifikatzea eta aztertzea, eta prebentzio- eta segurtasun-neurriekin lotzea, eta, horrela, mendekotasun-egoeran dauden pertsonen eta profesionalen beraien integritatea zaintzeko neurri egokiak aplikatzea. 
    • Lehen laguntzetako teknikak hautatzea, lan-jardueran larrialdietako eta osasun-arriskuko egoeretan jarduteko ezarritako protokoloei jarraituta. 
    • Komunikazioa laguntzeko sistemak identifikatzea, aztertzea eta aplikatzea, eta pertsonaren ezaugarriekin lotzea, autonomia pertsonaleko eta sozialeko trebetasunak garatzeko eta mantentzeko. 
    • Bizimodu independentearen printzipioak identifikatzea eta aztertzea, eta pertsonaren eta testuinguruaren ezaugarriekin lotzea, autonomia eta gizarte-mailako parte-hartzea sustatzeko. 
    • Jardun-protokoloak identifikatzea, aztertzea eta aplikatzea eta kontingentziekin lotzea, segurtasunez eta eraginkortasunez ebazteko. 
    • Tresna telematikoak eta informatika-aplikazioak identifikatzea, aztertzea eta aplikatzea, eta telelaguntzako zerbitzuaren deiak egiteko, jasotzeko eta kudeatzeko ezarritako protokoloak hautatzea. 
    • Talde-lana garatzea eta haien antomendua baloratzea, tolerantziaz eta errespetuz parte hartuz, eta erabaki kolektiboak edo bakarkakoak hartzea, erantzukizunez eta autonomiaz jarduteko. 
    • Ekimenari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat harzea, eta ikasi eta enplegatzeko aukerak identifikatu bere lan-ibilbidea kudeatzeko.

    Titulazio baliokideak

    Zikloa amaitzean, Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arretako teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo egiaztapenak eskuratuko ditu ikasleak:

    • Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.

    Lanbide eta irteera profesional esanguratsuenak

    • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzailea instituzioetan eta/edo etxean.
    • Arreta psikiatrikoko zentroetako zaintzailea.
    • Gerokultorea.
    • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen gelazainburua eta azpigelazainburua instituzioetan.
    • Adinekoen eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen egoitzetako plantako laguntzaile arduraduna.
    • Etxez etxeko laguntzako laguntzailea. Etxez etxeko arretako laguntzailea.
    • Familiako langilea.
    • Hezkuntza bereziko laguntzailea.
    • Laguntzaile pertsonala.
    • Telelaguntzako teleoperadorea.

    Sarbide-baldintzak

    Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuan ikasteko adina

    Mota honetako ikaskuntzan sartzeko, ikasleak hemezortzi urte izan behar ditu, teknikari-tituluetarako (erdi-maila).

    Erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko baldintza akademikoak

    • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua.
    • Baliokideak diren beste ikasketak:
      • Teknikari-laguntzaile titulua (LH1).
      • Teknikari titulua (Erdi-maila).
      • Goi-mailako teknikari titulua.
      • Batxillergoko titulua.
      • IEEko 1. zikloa gaindituta izatea.
      • BBBko 2. maila gaindituta izatea. 
      • Erdimailako zikletako sarbiderako berarizko prestakuntza gainditua izatea.
      • Unibertsitate titulua.
    • Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua.
    • Hasierako Lanbide-Prestakuntzarako Programetako (HLPPk) oinarrizko moduluak.
    • Erdi-mailako edo Goi-mailako zikloetara sarbide-froga.
    • 25 urtetik gorakoei zuzendutako unibertsitatera sarbide-froga.

    Beste titulu baliokideak kontsultatu ahalko dituzu ondorengo dokumentuan.

    Baldintza teknikoak eta beharrezko baliabideak

    Urrutiko heziketa-zikloa egiteko behar diren informatika-ezagutzak

    Prestakuntza mota hau ordenagailu pertsonalaren erabilerari, ofimatika eta Interneti buruzko oinarrizko ezagutza (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreen erabilera, etab.) duten ikasleentzat da gomendagarria.

    Behar diren baliabide teknikoak

    Interneterako sarbidea duen edozein ekipotatik sar badaiteke ere, oso gomendagarria da ikasturte osoan ordenagailu eta Interneterako sarbide propioak izatea, horren segimendua bermatzeko.

     

    Ikasketa-plana

    2019-20 ikasturtetik aurrera, heziketa-ziklo hau A eta D ereduetan eskainiko da.

    Ondorengo taulan zikloa osatzen duten lanbide-moduluak aurkezten dira, 2019-20 ikasturterako eskainitako modulu eta plaza kopurua, eta baldintza eta gomendio akademikoak berauek ikas ahal izateko.

    Zikloaren lanbide-moduluak
    orduak  
    osoak berta. modulua aurre-baldintzak gomendioak
    132 0 Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak
    ADUrtekoa40plz4 o/a

     

     

    99 8
    Komunikaziorako laguntza
    AD2Lau.40plz7 o/a

     

     

    66 12 Lehen laguntzak
    AD1Lau.40plz4 o/a

     

     

    99 0 Gizarte-trebetasunak
    AD1Lau. 40plz7 o/a

     

     

    264 3 Etxeko laguntza
    ADUrtekoa 40plz9 o/a

     

     

    198 16 Osasun-arreta
    ADUrtekoa40plz7 o/a

     

     

    99 3 Telelaguntza
    ADUrtekoa40plz3 o/a

     

     

    252 0 Arreta eta laguntza psikosoziala
    ADAnual40plz8 o/a

     

     

    105 0 Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea
    AD1Lau. 40plz7 o/a

     

     

    105 12 Arreta higienikoa
    AD2Lau.40plz7 o/a

     

     

    33 0 Ingeles teknikoa
    AD2Lau. 40plz2 o/a

    Ingeleseko ezagutza basikoak izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira)

     

    105 0 Laneko prestakuntza eta orientabidea
    AD1Lau. 40plz7 o/a

     

     

    63 0 Enpresa eta ekimen sortzailea
    AD2Lau. 40plz4 o/a

     

     

    380 380 Lantokiko prestakuntza
    AD1Lau.2Lau. 40plz

    Matrikulatzeko beharrezkoa da aurrez zikloko beste modulu guztiak gaindituak izatea

     

     

    • A eredua
    • D eredua
    • Urteko modulua
    • Lehen lauhilekoa
    • 2. lauhilekoa
    • Plaza kopurua
    • Orduak asteko

     

    . Garrantzitsua

    • Bertaratze bidezko saioak zikloko edozein zentru kolaboratzailetan egin ahalko dira eta 80ko gutxieneko asistentzia derrigorrezkoa izango da.

    • Asteko orduak, moduluari eskaini beharko litzaizkiokeen gutxieneko orduen estimazioa dira.

    • Lantokiko prestakuntza egiteko baldintza batzuk bete behar dira ezinbestean, esaterako:

    • Bi lauhilekoetako batean egin behar da, epealdi jarraian.

    • Enpresarekin adostutako ordutegia  eta egutegia jarraitu behar dira.

    Bertaratze bidezko saioak

    Heziketa-ziklo honetako zenbait modulutan, ikaskuntza plataformaren bidez eginiko ikaste eta ebaluazio jarduerak, bertaratze bidezko saioekin osatuko dira.

    . Garrantzitsua

    Bertaratze bidezko saioak zikloko edozein zentru kolaboratzailetan egin ahalko dira eta 80ko gutxieneko asistentzia derrigorrezkoa izango da.

    Heziketa-ziklo honetako bertaratze bidezko saioak ondoko ikastetxeetan izango dira.

    Mendekotasun egoeran deuden pertsonei arreta

     

    . Ordutegia

    Bertaratze bidezko saioak, moduluen arabera, 16:30ak eta 17:30ak bitarte hasiko dira eta 20:30etan amaituko dira.

    Matrikulazioa

    Matrikulazio prozesuko faseak eta  datak ondorengoak dira:

    MATRIKULAZIOA. OHIKO EPEALDIAREN EGUTEGI LABURTUA
    Onartze eskaera Ikasle berriak
    Maiatzaren 27tik ekainaren 7ra (biak barne)
    2018-19 ikasturtean matrikulatuak egon diren ikasleek Ekainaren 20tik 28ra (biak barne)
    Dokumentazioaren aurkezpena Ekainaren 7ko 14:00ak arte
    Behin-behineko zerrenden argitaratzea Uztailak 5
    Behin-behineko zerrendei erreklamazioak Uztailaren 5 etik 8ra
    Behin-betiko zerrenden argitaratzea Uztailak 9
    Matrikulazioaren konfirmazioa, prezio publikoko abonua sartuta
    Uztailaren 9tik 15ra (biak barne)
    Itxarote-zerrenden 1. esleipena Uztailak 18
    Matrikulazioaren konfirmazioa, itxarote-zerrendako ikasleak, prezio publikoko abonua sartuta Uztailaren 18tik 22ra (biak barne)
    Esleipen eta matrikulazio berriak Webgunean argitaratuko dira
    MATRIKULAZIOA. EZOHIKO EPEALDIAREN EGUTEGI LABURTUA
    Dokumentazioaren aurkezpena Uztailaren 18tik 28ra (biak barne)
    Behin-behineko zerrenden argitaratzea Irailak 6
    Behin-behineko zerrendei erreklamazioa Irailaren 6 etik 8ra
    Behin-betiko zerrenden argitaratzea Irailaren 10
    Matrikulazioaren konfirmazioa, prezio publikoko abonua sartuta Irailaren 10tik 16ra (biak barne)
    Esleipen eta matrikulazio berriak Webgunean argitaratuko dira