Sukaldaritza eta gastronomia

    • Maila: Erdi-maila
    • Iraupena: 2000 ordu
    • Prezioa: 20€ prestakuntza modulu bakoitzeko
    • Hizkuntza: gaztelera
  • Zikloaren aurkezpena

    Titulu honen konpetentzia orokorra da sukaldaritzako produkzioaren esparruan sukaldaritzako mota guztietako elaborazioak aurrez elaboratzeko, prestatzeko, kontserbatzeko, amaitzeko/aurkezteko eta zerbitzatzeko jarduerak gauzatzea, ezarritako kalitate-protokoloei jarraiki, eta higieneari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenbabesari buruzko arauen arabera jardunda

         

    Prestakuntza helburuak, irteera profesionalak eta titulazio baliokideak

    Heziketa-zikloaren helburuak

    • Sukaldaritzako produkziorako beharrak zehaztea jasotako dokumentazioa abiapuntutzat hartuta.
    • Lehengaiak erabiltzeko unera arte mantentzeko eta kontserbatzeko baldintza egokietan hartzea, biltegiratzea eta banatzea.
    • Langunea prest jartzea, espazioak, makineria, tresnak eta erremintak prestatuta. Lehengaiei aplikatu behar zaizkien aurrez elaboratzeko eta lehengoratzeko prozesuak gauzatzea, haien ezaugarrien eta izan litzaketen aplikazioetarako egokitasunaren arabera.
    • Sukaldaritzako elaborazioak gauzatzea, prozesuen estandarizazioa kontuan hartuta, haiek dekoratzeko/amaitzeko edo kontserbatzeko.
    • Elaborazioen dekorazioa/amaiera egitea, beharren eta ezarritako protokoloen arabera, haiek kontserbatzeko edo zerbitzatzeko.
    • Elaborazioak zerbitzatzea, beharrak, gauzatzeko esparrua eta ezarritako protokoloak kontuan hartuta.
    • Sukaldaritzako jenero edo elaborazio bakoitza ontziratzeko eta/edo kontserbatzeko prozesuak gauzatzea, metodo egokiak aplikatuta eta tresneria aproposa erabilita, haien kalitatea begiratzeko eta elikadura-arriskuak saihesteko.
    • Laneko eta ingurumeneko segurtasun-protokoloak, higienekoak eta kalitatekoak produkzio-prozesu osoan zehar aplikatzea, pertsonei eta ingurumenari kalterik ez eragiteko.
    • Talde-lana garatzea eta haien antomendua baloratzea, tolerantziaz eta errespetuz parte hartuz, eta erabaki kolektiboak edo bakarkakoak hartzea, erantzukizunez eta autonomiaz jarduteko.
    • Ekimenari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat harzea, eta ikasi eta enplegatzeko aukerak identifikatu bere lan-ibilbidea kudeatzeko.

    Titulazio baliokideak

    Zikloa amaitzean, Sukaldaritza eta gastronomiako teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo egiaztapenak eskuratuko ditu ikasleak:

    • Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.
    • Elikagaien manipulazioa : Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea lanbide-moduluak, elikagaien manipulatzaile gisa jarduteko gaitasuna ematen du.

    Lanbide eta irteera profesional esanguratsuenak

    • Partidaburua.
    • Kolektibitateetako(egoitzak, eskolak,...), jatetxe, eta janari laster edo presako sukaldari.
    • Gozogile.

    Sarbide-baldintzak

    Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuan ikasteko adina

    Mota honetako ikaskuntzan sartzeko, ikasleak hemezortzi urte izan behar ditu, teknikari-tituluetarako (erdi-maila).

    Erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko baldintza akademikoak

    • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua.
    • Baliokideak diren beste ikasketak:
      • Teknikari-laguntzaile titulua (LH1).
      • Teknikari titulua (Erdi-maila).
      • Goi-mailako teknikari titulua.
      • Batxillergoko titulua.
      • IEEko 1. zikloa gaindituta izatea.
      • BBBko 2. maila gaindituta izatea. 
      • Erdimailako zikletako sarbiderako berarizko prestakuntza gainditua izatea.
      • Unibertsitate titulua.
    • Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua.
    • Hasierako Lanbide-Prestakuntzarako Programetako (HLPPk) oinarrizko moduluak.
    • Erdi-mailako edo Goi-mailako zikloetara sarbide-froga.
    • 25 urtetik gorakoei zuzendutako unibertsitatera sarbide-froga.

    Beste titulu baliokideak kontsultatu ahalko dituzu ondorengo dokumentuan.

    Baldintza teknikoak eta beharrezko baliabideak

    Urrutiko heziketa-zikloa egiteko behar diren informatika-ezagutzak

    Prestakuntza mota hau ordenagailu pertsonalaren erabilerari, ofimatika eta Interneti buruzko oinarrizko ezagutza (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreen erabilera, etab.) duten ikasleentzat da gomendagarria.

    Behar diren baliabide teknikoak

    Interneterako sarbidea duen edozein ekipotatik sar badaiteke ere, oso gomendagarria da ikasturte osoan ordenagailu eta Interneterako sarbide propioak izatea, horren segimendua bermatzeko.

    Beharrezko materialak

    Bertaratzeko bidezko saioetarako, ikasleak, ikasturte hasieran adieraziko diren laneko arropa eta sukaldeko materialea beharko ditu.

     

    Ikasketa-plana

    Heziketa-ziklo hau A ereduan eskaintzen da eta ondorioz bere moduluetan erabiliko diren ikasketa baliabideak gazteleraz aurkeztuko dira. Hala ere, ikasleak moduluetako jarduerak eta irakasle-ikasleekin izan dezakeen komunikazioa, euskaraz nahiz gazteleraz egin ahalko ditu.

    Ondorengo taulan zikloa osatzen duten lanbide-moduluak aurkezten dira, 2019-20 ikasturterako eskainitako modulu eta plaza kopurua, eta baldintza eta gomendio akademikoak berauek ikas ahal izateko.

    Zikloaren lanbide-moduluak
    orduak  
    osoak berta. modulua aurre-baldintzak gomendioak
    66 0 Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea
    A1Lau. 60plz4 o/a

    Hasieran ikastea

     

    165 92 Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak
    AUrtekoa 40plz6 o/a

    Gainditua izatea edo ondokoarekin batera ikastea:

    • Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea

     

    297 104 Elikagaien aurretiazko elaborazioa eta kontserbazioa
    AUrtekoa 40plz10 o/a

    Gainditua izatea edo ondokoarekin batera ikastea:

    • Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea

    Ondokoarekin batera ikastea:

    • Sukaldaritzako teknikak

     

    330 150 Sukaldaritzako teknikak
    AUrtekoa 40plz11 o/a

    Gainditua izatea edo ondokoarekin batera ikastea:

    • Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea

    Ondokoarekin batera ikastea:

    • Elikagaien aurretiazko elaborazioa eta kontserbazioa

     

    99 0 Eskaintza gastronomikoak
    A2Lau.40plz7 o/a

     

    Ondokoa gainditua izatea:

    • Sukaldaritzako teknikak
    168 92 Jatetxe-arloko postreak
    AUrtekoa 40plz6 o/a

    Gainditua izatea edo ondokoarekin batera ikastea:

    • Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak

     

    294 112 Sukaldaritzako produktuak
    AUrtekoa 40plz10 o/a

    Ondokoak gaindituak izatea:

    • Elikagaien aurretiazko elaborazioa eta kontserbazioa
    • Sukaldaritzako teknikak

     

    33 0 Ingeles teknikoa
    2Lau. 40plz2 o/a

    Ingeleseko ezagutza basikoak izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira)

     

    105 0 Laneko prestakuntza eta orientabidea
    A1Lau. 40plz7 o/a

     

     

    63 0 Enpresa eta ekimen sortzailea
    A2Lau. 40plz4 o/a

     

     

    380 380 Lantokiko prestakuntza
    1Lau.2Lau. 40plz

    Matrikulatzeko beharrezkoa da aurrez zikloko beste modulu guztiak gaindituak izatea

     

     

    • A eredua
    • Urteko modulua
    • Lehen lauhilekoa
    • 2. lauhilekoa
    • Plaza kopurua
    • Orduak asteko

     


    . Garrantzitsua

    • Bertaratze bidezko saioak zikloko edozein zentru kolaboratzailetan egin ahalko dira eta 80ko gutxieneko asistentzia derrigorrezkoa izango da.

    • Asteko orduak, moduluari eskaini beharko litzaizkiokeen gutxieneko orduen estimazioa dira.

    • Lantokiko prestakuntza egiteko baldintza batzuk bete behar dira ezinbestean, esaterako:

    • Bi lauhilekoetako batean egin behar da, epealdi jarraian.

    • Enpresarekin adostutako ordutegia  eta egutegia jarraitu behar dira.

    Bertaratze bidezko saioak

    Heziketa-ziklo honetako zenbait modulutan, ikaskuntza plataformaren bidez eginiko ikaste eta ebaluazio jarduerak, bertaratze bidezko saioekin osatuko dira.

    . Garrantzitsua

    Bertaratze bidezko saioak zikloko edozein zentru kolaboratzailetan egin ahalko dira eta 80ko gutxieneko asistentzia derrigorrezkoa izango da.

    Bertaratze bidezko saioen egutegia ziklorako proposaturiko ikasketa planaren baitan egin da, eta ondorioz, bertaratze bidezko saioak egun berdinetan kointziditzen dutenez ezingo dira ikasketak ondorengo moduluetan batera egin:

     

     

    • Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak eta Sukaldaritzako teknikak

     

    Heziketa-ziklo honetako bertaratze bidezko saioak ondoko ikastetxeetan izango dira.

    Sukaldaritza eta gastronomia

    . Ordutegia

    Bertaratze bidezko saioak Gamarran 16:15tan hasiko dira eta 20:15etan  amaituko dira. Galdakaon berriz, saio berberak, 16:30tan hasiko dira eta 20:30tan amaituko dira.

    Matrikulazioa

    Matrikulazio prozesuko faseak eta  datak ondorengoak dira:

    MATRIKULAZIOA. OHIKO EPEALDIAREN EGUTEGI LABURTUA
    Onartze eskaera Ikasle berriak
    Maiatzaren 27tik ekainaren 7ra (biak barne)
    2018-19 ikasturtean matrikulatuak egon diren ikasleek Ekainaren 20tik 28ra (biak barne)
    Dokumentazioaren aurkezpena Ekainaren 7ko 14:00ak arte
    Behin-behineko zerrenden argitaratzea Uztailak 5
    Behin-behineko zerrendei erreklamazioak Uztailaren 5 etik 8ra
    Behin-betiko zerrenden argitaratzea Uztailak 9
    Matrikulazioaren konfirmazioa, prezio publikoko abonua sartuta
    Uztailaren 9tik 15ra (biak barne)
    Itxarote-zerrenden 1. esleipena Uztailak 18
    Matrikulazioaren konfirmazioa, itxarote-zerrendako ikasleak, prezio publikoko abonua sartuta Uztailaren 18tik 22ra (biak barne)
    Esleipen eta matrikulazio berriak Webgunean argitaratuko dira
    MATRIKULAZIOA. EZOHIKO EPEALDIAREN EGUTEGI LABURTUA
    Dokumentazioaren aurkezpena Uztailaren 18tik 28ra (biak barne)
    Behin-behineko zerrenden argitaratzea Irailak 6
    Behin-behineko zerrendei erreklamazioa Irailaren 6 etik 8ra
    Behin-betiko zerrenden argitaratzea Irailaren 10
    Matrikulazioaren konfirmazioa, prezio publikoko abonua sartuta Irailaren 10tik 16ra (biak barne)
    Esleipen eta matrikulazio berriak Webgunean argitaratuko dira