Plataforma anitzeko aplikazioen garapena

    • Maila: Goi-maila
    • Iraupena: 2000 ordu
    • Prezioa: 20€ prestakuntza modulu bakoitzeko
    • Hizkuntza: gaztelera
  • Zikloaren aurkezpena

    Titulu honen konpetentzia orokorra da plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, ezartzea, dokumentatzea eta mantentzea, berariazko teknologiak eta garapen-inguruneak erabiliz, datuak modu seguruan atzitzen direla bermatuz, eta ezarritako estandarretan eskatzen diren usagarritasunaren eta kalitatearen irizpideak betez. 

    Ziklo honetako lehenengo 5 moduluak (baita ingelesa teknikoa ere) berdinak dira Web Aplikazioen Garapena zikloan (bietako ziklo batean gaindituz gero, nota beste ziklora pasatzen da zuzenean). Gainera, modulu transbertsalak (Enpresa eta ekimen sortzailea eta Laneko prestakuntza eta orientabidea) baliozkotu daitezke (bi zikloen artean). Horrela, Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapeneko Goi Mailako teknikaria titulua lortu ondoren, matrikulatu eta beste 4 modulu gehiago gainditu baino ez duzu egin behar Web Aplikazioen Garapeneko Goi Mailako teknikaria titulua lortzeko.

               

    Prestakuntza helburuak, irteera profesionalak eta titulazio baliokideak

    Heziketa-zikloaren helburuak

    • Informatika-sistemak konfiguratzea eta ustiatzea, eta, horretarako, sistemaren konfigurazio logikoa doitzea, ezarritako irizpideen eta erabilera-beharren arabera. 
    • Datu-baseak kudeatzea, eta, horretarako, horien diseinu logikoa interpretatzea eta datuen osotasuna, konsistentzia, segurtasuna eta eskuragarritasuna egiaztatzea. 
    • Datu-baseetarako sarbidea duten plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, zehaztapenetara egokitzen diren lengoaiak, tresnak eta liburutegiak erabilita. 
    • Usagarritasun egokia duten erabiltzaile-interfaze grafiko elkarreragileak garatzea, eta, horretarako, ikus-osagai estandarrak erabiltzea edo berariazko ikus-osagaiak inplementatzea. 
    • Prozesu anitzeko eta hari anitzeko aplikazioak garatzea, berariazko programazioko teknikak eta liburutegiak erabilita. 
    • ERP-CRM sistemen ezarpenean parte hartzea, horren moduluetako bakoitzaren erabilgarritasuna ebaluatuta. 
    • ERP-CRM sistemetan biltegiratutako informazioa kudeatzea eta haren osotasuna bermatzea. 
    • ERP-CRM sistema baterako osagai pertsonalizatuak garatzea, eskakizunei erreparatuta.
    • Talde-lana garatzea eta haien antomendua baloratzea, tolerantziaz eta errespetuz parte hartuz, eta erabaki kolektiboak edo bakarkakoak hartzea, erantzukizunez eta autonomiaz jarduteko.
    • Ekimenari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat harzea, eta ikasi eta enplegatzeko aukerak identifikatu bere lan-ibilbidea kudeatzeko.

    Titulazio baliokideak:

    Zikloa amaitzean, Plataforma anitzeko aplikazioen garapeneko goi mailako teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo egiaztapenak eskuratuko ditu ikasleak:

    • Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.

    Lanbide eta irteera profesional esanguratsuenak

    • Enpresa- eta negozio-kudeaketako informatika-aplikazioak garatzea.
    • Helburu orokorreko aplikazioak garatzea.
    • Entretenimenduaren eta informatika mugikorraren esparruko aplikazioak garatzea.

    Sarbide baldintzak

    Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuan ikasteko adina

    Mota honetako ikaskuntzan sartzeko, ikasleak hogei urte izan behar ditu goi-mailako teknikariaren tituluetarako (goi-maila) edo hemeretzi, teknikari-titulua badu.

    Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko baldintza akademikoak

    • Batxilergo titulua.
    • Baliokideak diren beste ikasketak:
      • Batxilergo esperimentaleko 2. maila gainditua izatea.
      • UBIa gaindituta izatea.
      • Bateratutako batxilergo balioanitzeko (BBB) titulua
      • Teknikari espezialista titulua (LHII).
      • Goi-mailako teknikari titulua.
      • Unibertsitate titulua.
    • Teknikari titulua (Erdi-maila).
    • Goi-mailako sarbide froga famili profesionalari dagokion opzioan.
    • 25 urtetik gorakoei zuzendutako unibertsitatera sarbide-froga.

    Beste titulu baliokideak kontsultatu ahalko dituzu ondorengo dokumentuan.

    Baliabide teknikoak eta beharrezko baliabideak

    Urrutiko heziketa-zikloa egiteko behar diren informatika-ezagutzak

    Prestakuntza mota hau ordenagailu pertsonalaren erabilerari, ofimatika eta Interneti buruzko oinarrizko ezagutza (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreen erabilera, etab.) duten ikasleentzat da gomendagarria.

    Behar diren baliabide teknikoak

    Interneterako sarbidea duen edozein ekipotatik sar badaiteke ere, oso gomendagarria da ikasturte osoan ordenagailu eta Interneterako sarbide propioak izatea, horren segimendua bermatzeko. Ziklo honetako jardueren  ezaugarriak kontutan izanda, 8GBeko RAM memoria duen ordenagailua izatea beharrezkoa da.

    Ikasketa-plana

    Heziketa-ziklo hau A ereduan eskaintzen da eta ondorioz bere moduluetan erabiliko diren ikasketa baliabideak gazteleraz aurkeztuko dira. Hala ere, ikasleak moduluetako jarduerak eta irakasle-ikasleekin izan dezakeen komunikazioa, euskaraz nahiz gazteleraz egin ahalko ditu.

    Ondorengo taulan zikloa osatzen duten lanbide-moduluak aurkezten dira, 2019-20 ikasturterako eskainitako modulu eta plaza kopurua, eta baldintza eta gomendio akademikoak berauek ikas ahal izateko.

    Zikloaren lanbide-moduluak
    orduak  
    osoa berta. modulua aurre-baldintzak gomendioak
    264 0 Programazioa
    AUrtekoa 60plz9 o/a

     

    Hasieran ikastea

     

    99 0 Garapen-inguruneak
    A2Lau.40plz7 o/a
     

    Programazioarekin batera edo ondoren egitea

    198 0 Datu-baseak
    AUrtekoa 40plz7 o/a

     

    Programazioarekin batera edo ondoren egitea

    132 0 Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak
    AUrtekoa 40plz4 o/a

     

    Hasieran ikastea

    165 0 Informatika-sistemak
    AUrtekoa 40plz6 o/a

     

     

    99 0 Laneko prestakuntza eta orientabidea
    A1Lau. 40plz7 o/a

     

     

    33 0 Ingeles teknikoa
    A2Lau. 40plz2 o/a
       
    100 0 Multimedia-programazioa eta gailu mugikorrak
    BerriaAUrtekoa 40plz3 o/a

    PROG gainditua izatea, Zerbitzu eta prozesuen programazioarekin batera kurtsatzea

     
    80 0 Zerbitzu eta prozesuen programazioa
    BerriaAUrtekoa 40plz4 o/a

    PROG gainditua izatea, Multimedia-programazioa eta gailu mugikorrekin batera kurtsatzea

     
    140 0 Interfazeen garapena
    BerriaAUrtekoa 40plz5 o/a

    PROG eta MLIKS gainditua izatea

     
    100 0 Enpresa-kudeaketako sistemak
    BerriaAUrtekoa 40plz3 o/a
     

    PROG eta DDBB gainditua izatea

     
    120 0 Datu-atzipena
    BerriaAUrtekoa 40plz4 o/a
     

    PROG, MLIKS eta DDBB gainditua izatea

     
    60 0 Enpresa eta ekimen sortzailea
    BerriaA2Lau. 40plz4 o/a
       
    50 0 Plataforma anitzeko aplikazioak garatzeko proiektua (2020/21 eskaintza)    
    360 0 Lantokiko prestakuntza (2020/21 eskaintza)    
    • A eredua
    • Urteko modulua
    • Lehen lauhilekoa
    • 2. lauhilekoa
    • Plaza kopurua
    • Orduak asteko

    . Oharra

    Asteko orduak, moduluari eskaini beharko litzaizkiokeen gutxieneko orduen estimazioa dira.


    Bertaratze bidezko saioak

    Heziketa-ziklo hau erabat onlinekoa da. EZ dira bertaratze saiorik egongo.

    Ikaste eta ebaluazio jarduerak guztiak ikaskuntza plataformaren bidez egingo dira.

    Matrikulazioa

    Matrikulazio prozesuko faseak eta  datak ondorengoak dira:

    MATRIKULAZIOA. OHIKO EPEALDIAREN EGUTEGI LABURTUA
    Onartze eskaera Ikasle berriak
    Maiatzaren 27tik ekainaren 7ra (biak barne)
    2018-19 ikasturtean matrikulatuak egon diren ikasleek Ekainaren 20tik 28ra (biak barne)
    Dokumentazioaren aurkezpena Ekainaren 7ko 14:00ak arte
    Behin-behineko zerrenden argitaratzea Uztailak 5
    Behin-behineko zerrendei erreklamazioak Uztailaren 5 etik 8ra
    Behin-betiko zerrenden argitaratzea Uztailak 9
    Matrikulazioaren konfirmazioa, prezio publikoko abonua sartuta
    Uztailaren 9tik 15ra (biak barne)
    Itxarote-zerrenden 1. esleipena Uztailak 18
    Matrikulazioaren konfirmazioa, itxarote-zerrendako ikasleak, prezio publikoko abonua sartuta Uztailaren 18tik 22ra (biak barne)
    Esleipen eta matrikulazio berriak Webgunean argitaratuko dira
    MATRIKULAZIOA. EZOHIKO EPEALDIAREN EGUTEGI LABURTUA
    Dokumentazioaren aurkezpena Uztailaren 18tik 28ra (biak barne)
    Behin-behineko zerrenden argitaratzea Irailak 6
    Behin-behineko zerrendei erreklamazioa Irailaren 6 etik 8ra
    Behin-betiko zerrenden argitaratzea Irailaren 10
    Matrikulazioaren konfirmazioa, prezio publikoko abonua sartuta Irailaren 10tik 16ra (biak barne)
    Esleipen eta matrikulazio berriak Webgunean argitaratuko dira