Eskaintza
Erdi-maila
- Instalazio elektriko eta automatikoak
- Osasun-larrialdiak
- Sukaldaritza eta gastronomia
- Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta
Goi-maila
Web aplikazioen garapena
- Maila: Goi-maila
- Iraupena: 2000 ordu
- Prezioa: 20€ prestakuntza modulu bakoitzeko
- Hizkuntza: gaztelera
Zikloaren aurkezpena
Titulu honen konpetentzia orokorra da Web aplikazioak garatzea, ezartzea eta mantentzea, erabilitako metodoa dena dela ere eta teknologia espezifikoak erabilita, datuak modu seguruan atzitzea bermatuz eta ezarritako estandarretan exijitutako erabilerraztasuneko, usagarritasuneko eta kalitateko irizpideak betez.
Ziklo honetako lehenengo 5 moduluak (baita ingelesa teknikoa ere) berberak dira Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena zikloan (bietako ziklo batean gaindituz gero, nota beste ziklora pasatzen da zuzenean). Gainera, modulu transbertsalak (Enpresa eta ekimen sortzailea eta Laneko prestakuntza eta orientabidea) baliozkotu daitezke (bi zikloen artean). Horrela, Web Aplikazioen Garapeneko Goi Mailako teknikaria titulua lortu ondoren, matrikulatu eta beste 5 modulu gehiago gainditu baino ez duzu egin behar Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapeneko Goi mailako teknikaria titulua lortzeko.
Prestakuntza helburuak, irteera profesionalak eta titulazio baliokideak
Heziketa-zikloaren helburuak
- Datu-baseetarako sarbidea duten web aplikazioak garatzeko, zehaztapenetara egokitutako lengoaiak, atzipen-objektuak eta mapaketa-tresnak erabilita.
- Web aplikazioetan interfazeak garatzeko estilo-eskuliburuaren arabera, markatzeko lengoaiak eta web-estandarrak erabilita.
- Web aplikazioetan integratuko diren multimedia-osagaiak garatzeko, eta, horretarako, tresna espezifikoak erabiltzeko eta ezarritako zehaztapenak betetzeko.
- Datu-baseak kudeatzeko, eta, horretarako, horien diseinu logikoa interpretatzeko eta datuen osotasuna, konsistentzia, segurtasuna eta eskuragarritasuna egiaztatzeko.
- Web aplikazio baten interfazean multimedia-osagaiak integratzeko, eta aplikazioaren interaktibitatea, erabilerraztasuna eta usagarritasuna analizatzeko.
- Web zerbitzariaren ingurunean software osagaiak garatzeko eta integratzeko, tresna eta lengoaia espezifikoak erabilita, eta, hala, aplikazioaren zehaztapenak betetzeko.
- Web aplikazioetan zerbitzu eta eduki banatuak integratzeko, eta haien funtzionaltasuna ziurtatzeko.
- Talde-lana garatzea eta haien antomendua baloratzea, tolerantziaz eta errespetuz parte hartuz, eta erabaki kolektiboak edo bakarkakoak hartzea, erantzukizunez eta autonomiaz jarduteko.
- Ekimenari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat harzea, eta ikasi eta enplegatzeko aukerak identifikatu bere lan-ibilbidea kudeatzeko.
Titulazio baliokideak:
Zikloa amaitzean, Web aplikazioen garapeneko goi mailako teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo egiaztapenak eskuratuko ditu ikasleak:
- Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.
Lanbide eta irteera profesional esanguratsuenak
- Web programatzailea.
- Multimedia-programatzailea.
- Web inguruneetako aplikazioen garatzailea.
Sarbide baldintzak
Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuan ikasteko adina
Mota honetako ikaskuntzan sartzeko, ikasleak hogei urte izan behar ditu goi-mailako teknikariaren tituluetarako (goi-maila) edo hemeretzi, teknikari-titulua badu.
Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko baldintza akademikoak
- Batxilergo titulua.
- Baliokideak diren beste ikasketak:
- Batxilergo esperimentaleko 2. maila gainditua izatea.
- UBIa gaindituta izatea.
- Bateratutako batxilergo balioanitzeko (BBB) titulua
- Teknikari espezialista titulua (LHII).
- Goi-mailako teknikari titulua.
- Unibertsitate titulua.
- Teknikari titulua (Erdi-maila).
- Goi-mailako sarbide froga famili profesionalari dagokion opzioan.
- 25 urtetik gorakoei zuzendutako unibertsitatera sarbide-froga.
Beste titulu baliokideak kontsultatu ahalko dituzu ondorengo dokumentuan.
Baliabide teknikoak eta beharrezko baliabideak
Urrutiko heziketa-zikloa egiteko behar diren informatika-ezagutzak
Prestakuntza mota hau ordenagailu pertsonalaren erabilerari, ofimatika eta Interneti buruzko oinarrizko ezagutza (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreen erabilera, etab.) duten ikasleentzat da gomendagarria.
Behar diren baliabide teknikoak
Interneterako sarbidea duen edozein ekipotatik sar badaiteke ere, oso gomendagarria da ikasturte osoan ordenagailu eta Interneterako sarbide propioak izatea, horren segimendua bermatzeko. Ziklo honetako jardueren ezaugarriak kontutan izanda, 8GBeko RAM memoria duen ordenagailua izatea beharrezkoa da.
Ikasketa-plana
Heziketa-ziklo hau A ereduan eskaintzen da eta ondorioz bere moduluetan erabiliko diren ikasketa baliabideak gazteleraz aurkeztuko dira. Hala ere, ikasleak moduluetako jarduerak eta irakasle-ikasleekin izan dezakeen komunikazioa, euskaraz nahiz gazteleraz egin ahalko ditu.
Ondorengo taulan zikloa osatzen duten lanbide-moduluak aurkezten dira, 2019-20 ikasturterako eskainitako modulu eta plaza kopurua, eta baldintza eta gomendio akademikoak berauek ikas ahal izateko.
orduak | |||||
---|---|---|---|---|---|
osoa | berta. | modulua | aurre-baldintzak | gomendioak | |
264 | 0 | Programazioa |
| Hasieran ikastea
| |
99 | 0 | Garapen-inguruneak | Programazioarekin kurtsatzea edo ondoren | ||
198 | 0 | Datu-baseak |
| Programazioarekin kurtsatzea edo ondoren | |
132 | 0 | Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak |
| Hasieran ikastea | |
165 | 0 | Informatika-sistemak |
|
| |
99 | 0 | Laneko prestakuntza eta orientabidea |
|
| |
33 | 0 | Ingeles teknikoa | |||
120 | 0 | Web interfazeak diseinatzea | MLIKS gainditua izatea | ||
140 | 0 | Web garapena bezero-ingurunean | Programazioa eta MLIKS gaindituak izatea | Web garapena zerbitzari-ingurunearekin kurtsatzea | |
180 | 0 | Web garapena zerbitzari-ingurunean | Programazioa, DDBB eta MLIKS gaindituak izatea | Web garapena bezero-ingurunearekin kurtsatzea | |
100 | 0 | Web aplikazioak hedatzea | IS, Programazioa eta MLIKS gaindituak izatea | Web garapena zerbitzari-ingurunearekin kurtsatzea | |
60 | 0 | Enpresa eta ekimen sortzailea | |||
50 | 0 | Web aplikazioak garatzeko proiektua (2020/21 eskaintza) | |||
360 | 0 | Lantokiko prestakuntza (2020/21 eskaintza) |
. Oharra
Asteko orduak, moduluari eskaini beharko litzaizkiokeen gutxieneko orduen estimazioa dira.
Bertaratze bidezko saioak
Heziketa-ziklo hau erabat onlinekoa da. EZ dira bertaratze saiorik egongo.
Ikaste eta ebaluazio jarduerak guztiak ikaskuntza plataformaren bidez egingo dira.
Matrikulazioa
Matrikulazio prozesuko faseak eta datak ondorengoak dira:
MATRIKULAZIOA. OHIKO EPEALDIAREN EGUTEGI LABURTUA | ||
---|---|---|
Onartze eskaera | Ikasle berriak | Maiatzaren 27tik ekainaren 7ra (biak barne) |
2018-19 ikasturtean matrikulatuak egon diren ikasleek | Ekainaren 20tik 28ra (biak barne) | |
Dokumentazioaren aurkezpena | Ekainaren 7ko 14:00ak arte | |
Behin-behineko zerrenden argitaratzea | Uztailak 5 | |
Behin-behineko zerrendei erreklamazioak | Uztailaren 5 etik 8ra | |
Behin-betiko zerrenden argitaratzea | Uztailak 9 | |
Matrikulazioaren konfirmazioa, prezio publikoko abonua sartuta | Uztailaren 9tik 15ra (biak barne) | |
Itxarote-zerrenden 1. esleipena | Uztailak 18 | |
Matrikulazioaren konfirmazioa, itxarote-zerrendako ikasleak, prezio publikoko abonua sartuta | Uztailaren 18tik 22ra (biak barne) | |
Esleipen eta matrikulazio berriak | Webgunean argitaratuko dira |
MATRIKULAZIOA. EZOHIKO EPEALDIAREN EGUTEGI LABURTUA | |
---|---|
Dokumentazioaren aurkezpena | Uztailaren 18tik 28ra (biak barne) |
Behin-behineko zerrenden argitaratzea | Irailak 6 |
Behin-behineko zerrendei erreklamazioa | Irailaren 6 etik 8ra |
Behin-betiko zerrenden argitaratzea | Irailaren 10 |
Matrikulazioaren konfirmazioa, prezio publikoko abonua sartuta | Irailaren 10tik 16ra (biak barne) |
Esleipen eta matrikulazio berriak | Webgunean argitaratuko dira |