Bete gabeko plazak: 2019-20 ikasturteko behin-behineko zerrendak

  1. 2018-09-07

Ezohiko matrikulazio epealdian, betegabeko plazetarako eskaeren onarturiko, itxarote-zerrendetako eta bazterturiko BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK argitaratu dira, Hezkuntzako departamenduaren matrikulaziorako aplikazioan.

Aldi berean, erreklamazioetarako, epea irekita dagoela gogoratu nahi dizuegu irailaren 8ra arte, 24:00 ordura arte. Argitaraturiko zerrendei erreklamazio bat jartzeko ikasgunean aurkituko duzun formularioa bete behar duzu.

Erreklamazioak ebatzi ondoren, irailaren 10an, 2019-2020 ikasturterako betegabeko plazetarako onartutako, itxarote-zerrendako eta baztertutako eskaeren behin-betiko zerrendak argitaratuko dira. Gogoan izan, irailaren 10etik 16ra bitarte zure matrikula konfirmatu beharko duzula eta dagozkion tasen ordainketa egin.