31 BIEMH

  1. 2019-10-25

31BIEMHra joan nahi al duzu?

Urriaren 15ean ireki zen prestakuntza-zentroek 2020ko maiatzaren 25etik 29ra bitartean Bilbao Exhibition Centren ospatuko den Makina-erremintaren biurtekoaren hurrengo ediziora talde-bisitak eskatzeko epea.

BIEMHerako bisita horiek lanbide-heziketako edo unibertsitate-graduko heziketa-zikloak ikasten ari diren Makina Erremintaren sektoreko ikasleei daude zuzenduta.

BirtLH irakasle eta ikasleak ere han izango dira, "mundua aldatuko duen teknologia ezagutzeko" gonbidapen gisa aurkeztu den nazioarteko ekitaldi honetan.