Eskaintza
Erdi-maila
- Instalazio elektriko eta automatikoak
- Osasun-larrialdiak
- Sukaldaritza eta gastronomia
- Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta
Goi-maila
Fabrikazio mekanikoko diseinua
- Maila: Goi-maila
- Iraupena: 2000 ordu
- Prezioa: 20€ prestakuntza modulu bakoitzeko
- Hizkuntza: gaztelera
Zikloaren aurkezpena
Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: fabrikazio mekanikoko produktuak, txapa prozesatzeko tresnak, eta polimeroetarako, galdaketako, forjaketako, estanpazioko edo pulbimetalurgiako moldeak eta ereduak diseinatzea; kalitatea ziurtatuta, eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betez.
Prestakuntza helburuak, irteera profesionalak eta titulazio baliokideak
Heziketa-zikloaren helburuak
- Fabrikazio mekanikoko produktuen eraikuntza-soluzioak asmatzea eta, horretarako, horiek dimentsionatzeko beharrezko kalkuluak egitea eta proba-planak ezartzea.
- Diseinatutako produktuak fabrikatzeko beharrezko dokumentazio teknikoa prestatu, antolatu eta egunean edukitzea.
- Osagaiak eta materialak hautatzea, fabrikazio-eskakizunak eta egindako kalkulu teknikoen emaitza kontuan izanda, eta industria-produktuen katalogoak edo bestelako informazio-iturri eleaniztunak erabilita.
- Ezarritako eskakizunak beteko direla ziurtatzeko beharrezko saiakuntzetako eta homologazioko plana ezartzea.
- Planteatutako soluzioaren automatizazioa zehaztea, horren funtzioa eta parametroak finkatuta.
- Multzoko eta fabrikazioko planoak industria-marrazketaren arauak kontuan izanda marraztea, CADeko softwarea eta ekipoak erabilita.
- Diseinuan aldaketak egitea, prototipoaren fabrikazioan antzemandako arazoen arabera.
- Moldeen diseinua optimizatzea, horiek bete eta hozteko prozesua simulatuta, moldatutako produktuen kalitatea ziurtatzeko, eta prozesu-denbora eta erabilitako baliabide energetikoak optimizatzeko.
- Proiektuaren planoei dagokien dokumentazio tekniko osagarria (erabilera-eta mantentze-jarraibideak, eskemak eta ordezko piezak, besteak beste) prestatu, antolatu eta egunean edukitzea, baliabide ofimatikoak erabilita.
- Talde-lana garatzea eta haien antomendua baloratzea, tolerantziaz eta errespetuz parte hartuz, eta erabaki kolektiboak edo bakarkakoak hartzea, erantzukizunez eta autonomiaz jarduteko.
- Ekimenari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat harzea, eta ikasi eta enplegatzeko aukerak identifikatu bere lan-ibilbidea kudeatzeko.
Titulazio baliokideak
Zikloa amaitzean, Fabrikazio mekanikoko diseinuko teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo egiaztapenak eskuratuko ditu ikasleak:
- Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.
Lanbide eta irteera profesional esanguratsuenak
- Delineatzaile proiektugilea.
- CADeko teknikaria.
- Produktuak garatzeko teknikaria.
- Matrizeak garatzeko teknikaria.
- Tresnak garatzeko teknikaria.
- Moldeak garatzeko teknikaria.
- Produktuak eta moldeak garatzeko teknikaria.
Sarbide-baldintzak
Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuan ikasteko adina
Mota honetako ikaskuntzan sartzeko, ikasleak hogei urte izan behar ditu goi-mailako teknikariaren tituluetarako (goi-maila) edo hemeretzi, teknikari-titulua badu.
Goi-mailako heziketa-zikloan sartzeko baldintza akademikoak
- Batxilergo titulua.
- Baliokideak diren beste ikasketak:
- Batxilergo esperimentaleko 2. maila gainditua izatea.
- UBIa gaindituta izatea.
- Bateratutako batxilergo balioanitzeko (BBB) titulua
- Teknikari espezialista titulua (LHII).
- Goi-mailako teknikari titulua.
- Unibertsitate titulua.
- Teknikari titulua (Erdi-maila).
- Goi-mailako sarbide froga famili profesionalari dagokion opzioan.
- 25 urtetik gorakoei zuzendutako unibertsitatera sarbide-froga.
Beste titulu baliokideak kontsultatu ahalko dituzu ondorengo dokumentuan.
Baldintza teknikoak eta beharrezko baliabideak
Urrutiko heziketa-zikloa egiteko behar diren informatika-ezagutzak
Prestakuntza mota hau ordenagailu pertsonalaren erabilerari, ofimatika eta Interneti buruzko oinarrizko ezagutza (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreen erabilera, etab.) duten ikasleentzat da gomendagarria.
Behar diren baliabide teknikoak
Interneterako sarbidea duen edozein ekipotatik sar badaiteke ere, ziklo honetako jardueren ezaugarriak kontutan izanda, beharrezkoa da ikasturte osoan ordenagailu eta Interneterako sarbide propioak izatea, horren segimendua bermatzeko.
Beharrezko materialeak
Fabrikazio mekanikoko teknikak moduluko bertaratzeko bidezko saioetarako, ikasleak, ikasturte hasieran adieraziko diren laneko arropa eta norbanakoaren babes ekipoak (betaurrekoak eta segurtasun botak) beharko ditu.
Ikasketa-plana
Prestakuntza ziklo hau A ereduan eskaintzen da eta ondorioz bere moduluetan erabiliko diren ikasketa baliabideak gazteleraz aurkeztuko dira. Hala ere, ikasleak moduluetako jarduerak eta irakasle-ikasleekin izan dezakeen komunikazioa, euskaraz nahiz gazteleraz egin ahalko ditu.
Ondorengo taulan zikloa osatzen duten lanbide-moduluak aurkezten dira, 2019-20 ikasturterako eskainitako modulu eta plaza kopurua, eta baldintza eta gomendio akademikoak berauek ikas ahal izateko.
orduak | |||||
---|---|---|---|---|---|
osoak | berta. | modulua | aurre-baldintzak | gomendioak | |
198 | 0 | Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa |
| Hasieran ikastea | |
198 | 56 | Fabrikazio mekanikoko teknikak |
| Hasieran ikastea | |
198 | 48 | Fabrikazioaren automatizazioa |
|
| |
297 | 12 | Produktu mekanikoen diseinua | Gainditua izatea edo ondokoarenkin batera ikastea:
| Ondorengoa gainditua izatea:
| |
240 | 0 | Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua | Ondokoa gainditua izatea:
| Ondokoak gaindituak izatea:
| |
120 | 0 | Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua | Ondokoa gainditua izatea:
| Ondokoak gaindituak izatea:
| |
140 | 0 | Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua | Ondokoa gainditua izatea:
| Ondokoak gaindituak izatea:
| |
40 | 0 | Ingeles teknikoa | Ingeleseko ezagutza basikoak izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira) |
| |
99 | 0 | Laneko prestakuntza eta orientabidea |
|
| |
60 | 0 | Enpresa eta ekimen sortzailea |
|
| |
50 | 0 | Produktu mekanikoak diseinatzeko proiektua | Matrikulatzeko beharrezkoa da aurrez zikloko beste modulu guztiak gaindituak izatea, Lantokiko prestakuntza ezik |
| |
360 | 360 | Lantokiko prestakuntza | Matrikulatzeko beharrezkoa da aurrez zikloko beste modulu guztiak gaindituak izatea, Proiektua ezik |
|
. Garrantzitsua
• Bertaratze bidezko saioak zikloko edozein zentru kolaboratzailetan egin ahalko dira eta 80ko gutxieneko asistentzia derrigorrezkoa izango da.
• Asteko orduak, moduluari eskaini beharko litzaizkiokeen gutxieneko orduen estimazioa dira.
• Lantokiko prestakuntza egiteko baldintza batzuk bete behar dira ezinbestean, esaterako:
• Bi lauhilekoetako batean egin behar da, epealdi jarraian.
• Enpresarekin adostutako ordutegia eta egutegia jarraitu behar dira.
Bertaratze bidezko saioak
Heziketa-ziklo honetako zenbait modulutan, ikaskuntza plataformaren bidez eginiko ikaste eta ebaluazio jarduerak, bertaratze bidezko saioekin osatuko dira.
. Garrantzitsua
Bertaratze bidezko saioak zikloko edozein zentru kolaboratzailetan egin ahalko dira eta 80ko gutxieneko asistentzia derrigorrezkoa izango da.
Heziketa-ziklo honetako bertaratze bidezko saioak ondoko ikastetxeetan izango dira.
Fabrikazio Mekanikoko Diseinua
-
C.I.F.P. Hernani Lanbide Heziketa L.H.I.I.
- Karmelo Labaka kalea 7
- C.P. 20120 Hernani - Gipuzkoa
- http://www.hernanilanh.hezkuntza.net
-
C.I.F.P. Mendizabala L.H.I.I.
- Carretera Lasarte S/N
- C.P. 01007 - Vitoria-Gasteiz
- www.mendizabala.hezkuntza.net
-
C.I.F.P. Nicolás Larburu L.H.I.I.
- Aldapa, 3
- C.P. 48901 – Barakaldo
- www.nlarburu.hezkuntza.net
. Ordutegia
Bertaratze bidezko saioak 17:00ak eta 18:00ak bitarte hasiko dira, moduluaren arabera, eta 21:00tan amaituko dira.
Matrikulazioa
Matrikulazio prozesuko faseak eta datak ondorengoak dira:
MATRIKULAZIOA. OHIKO EPEALDIAREN EGUTEGI LABURTUA | ||
---|---|---|
Onartze eskaera | Ikasle berriak | Maiatzaren 27tik ekainaren 7ra (biak barne) |
2018-19 ikasturtean matrikulatuak egon diren ikasleek | Ekainaren 20tik 28ra (biak barne) | |
Dokumentazioaren aurkezpena | Ekainaren 7ko 14:00ak arte | |
Behin-behineko zerrenden argitaratzea | Uztailak 5 | |
Behin-behineko zerrendei erreklamazioak | Uztailaren 5 etik 8ra | |
Behin-betiko zerrenden argitaratzea | Uztailak 9 | |
Matrikulazioaren konfirmazioa, prezio publikoko abonua sartuta | Uztailaren 9tik 15ra (biak barne) | |
Itxarote-zerrenden 1. esleipena | Uztailak 18 | |
Matrikulazioaren konfirmazioa, itxarote-zerrendako ikasleak, prezio publikoko abonua sartuta | Uztailaren 18tik 22ra (biak barne) | |
Esleipen eta matrikulazio berriak | Webgunean argitaratuko dira |
MATRIKULAZIOA. EZOHIKO EPEALDIAREN EGUTEGI LABURTUA | |
---|---|
Dokumentazioaren aurkezpena | Uztailaren 18tik 28ra (biak barne) |
Behin-behineko zerrenden argitaratzea | Irailak 6 |
Behin-behineko zerrendei erreklamazioa | Irailaren 6 etik 8ra |
Behin-betiko zerrenden argitaratzea | Irailaren 10 |
Matrikulazioaren konfirmazioa, prezio publikoko abonua sartuta | Irailaren 10tik 16ra (biak barne) |
Esleipen eta matrikulazio berriak | Webgunean argitaratuko dira |