Osasun-larrialdiak

    • Maila: Erdi-maila
    • Iraupena: 2000 ordu
    • Prezioa: 20€ prestakuntza modulu bakoitzeko
    • Hizkuntza: gaztelera
  • Zikloaren aurkezpena

    Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: larrialdi indibidual edo kolektibo baten nahiz katastrofe baten aurrean, pazientea osasun zentrora lekualdatzea, ospitaleaurreko ingurunean oinarrizko osasun-laguntza eta laguntza psikologikoa ematea, osasun-arloko teleoperazio-eta telelaguntza-jarduerak gauzatzea, eta larrialdi-planak, aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak eta osasun-logistika antolatu eta garatzen laguntzea.

          

    Helburu, irteera profesionalak eta titulazio baliokideak

    Heziketa-zikloaren helburuak

    • Pazientea edo biktima ebakuatzea mobilizatu eta immobilizatzeko teknikak erabilita, eta gidatzeko era haren baldintzetara egokitzea, erreferentziazko osasun-zentrora segurtasunez lekualdatzeko.
    • Bestelako larrialdi-egoeretan, estutasuneko eta hasierako oinarrizko arretako egoeretan oinarrizko bizi-euskarriko teknikak (aireztapenekoak eta zirkulaziokoak) aplikatzea.
    • Mota orotako larrialdietan eta katastrofeetan biktimak sailkatzen laguntzea, goragoko mailako erizain arduradunak gainbegiratuta eta haren jarraibideak betez.
    • Pertsonal medikoari eta erizaintzakoari laguntzea osasun-larrialdiko egoeran dagoen pazienteari bizi-euskarri aurreratua ematen. Krisialdiko eta osasun-larrialdiko egoeretan, pazienteari, familiakoei eta eragindakoei oinarrizko laguntza psikologikoa ematea.
    • Teleoperazioa eta telelaguntza kudeatzen dituzten zentroetan jasotako osasun-laguntzaren eskaerari erantzutea.
    • Osasun-ibilgailuaren ekipo medikoak eta baliabide osagarriak egiaztatzea, haien funtzionamendua ziurtatzeko egiaztapen-protokoloak aplikatuta.
    • Osasun-materialaren izakinak lan-prozedura normalizatuen arabera kontrolatu eta berritzea, haiek eskuragarri izatea ziurtatzeko.
    • Talde-lana garatzea eta haien antomendua baloratzea, tolerantziaz eta errespetuz parte hartuz, eta erabaki kolektiboak edo bakarkakoak hartzea, erantzukizunez eta autonomiaz jarduteko.
    • Ekimenari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat harzea, eta ikasi eta enplegatzeko aukerak identifikatu bere lan-ibilbidea kudeatzeko.

    Titulazio baliokideak

    Zikloa amaitzean, Osasun-larrialdieteko teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo egiaztapenak eskuratuko ditu ikasleak:

    • Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.
    • Kanpoko desfibriladoreen erabilera: : Hasierako osasun-laguntza larrialdi-egoeretan lanbide-moduluak, mediku ez diren langileek kanpoko desfibriladore automatikoak erabiltzeko gaitasuna ematen du.

    Lanbide eta irteera profesional esanguratsuenak

    • Osasun-garraioko teknikaria.
    • Osasun-larrialdietako teknikaria.
    • Telelaguntzako operadorea.
    • Urgentziak eta larrialdiak koordinatzeko zentroetako operadorea.

    Sarbide baldintzak

    Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuan ikasteko adina

    Mota honetako ikaskuntzan sartzeko, ikasleak hemezortzi urte izan behar ditu, teknikari-tituluetarako (erdi-maila).

    Erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko baldintza akademikoak

    • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua.
    • Baliokideak diren beste ikasketak:
      • Teknikari-laguntzaile titulua (LH1).
      • Teknikari titulua (Erdi-maila).
      • Goi-mailako teknikari titulua.
      • Batxillergoko titulua.
      • IEEko 1. zikloa gaindituta izatea.
      • BBBko 2. maila gaindituta izatea. 
      • Erdimailako zikletako sarbiderako berarizko prestakuntza gainditua izatea.
      • Unibertsitate titulua.
    • Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua.
    • Hasierako Lanbide-Prestakuntzarako Programetako (HLPPk) oinarrizko moduluak.
    • Erdi-mailako edo Goi-mailako zikloetara sarbide-froga.
    • 25 urtetik gorakoei zuzendutako unibertsitatera sarbide-froga.

    Beste titulu baliokideak kontsultatu ahalko dituzu ondorengo dokumentuan.

    Baldintza teknikoak eta beharrezko baliabideak

    Urrutiko heziketa-zikloa egiteko behar diren informatika-ezagutzak

    Prestakuntza mota hau ordenagailu pertsonalaren erabilerari, ofimatika eta Interneti buruzko oinarrizko ezagutza (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreen erabilera, etab.) duten ikasleentzat da gomendagarria.

    Behar diren baliabide teknikoak

    Interneterako sarbidea duen edozein ekipotatik sar badaiteke ere, oso gomendagarria da ikasturte osoan ordenagailu eta Interneterako sarbide propioak izatea, horren segimendua bermatzeko.

    Beharrezko materialak

    Lantokiko prestakuntza moduluan matrikulaturiko ikasleak, praktiketako enpresak eskaturiko norbanakoaren babes ekipoak beharko ditu.

     

    Ikasketa plana

    Heziketa-ziklo hau A ereduan eskaintzen da eta ondorioz bere moduluetan erabiliko diren ikasketa baliabideak gazteleraz aurkeztuko dira. Hala ere, ikasleak moduluetako jarduerak eta irakasle-ikasleekin izan dezakeen komunikazioa, euskaraz nahiz gazteleraz egin ahalko ditu.

    Ondorengo taulan zikloa osatzen duten lanbide-moduluak aurkezten dira, 2019-20 ikasturterako eskainitako modulu eta plaza kopurua, eta baldintza eta gomendio akademikoak berauek ikas ahal izateko.

    Zikloaren lanbide-moduluak
    orduak  
    Osoak berta. modulua Aurre-baldintzak gomendioak
    132 16 Osasun-zuzkidura
    AUrtekoa 40plz4 o/a

     

    Hasieran ikastea

    231 30 Pazienteak ebakuatu eta lekualdatzea
    AUrtekoa 40plz8 o/a

     

    Hasieran ikastea

    99 0 Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia
    A Urtekoa60plz3 o/a

     

    Hasieran ikastea

    231 32 Hasierako osasun-laguntza larrialdi-egoeretan
    AUrtekoa 40plz8 o/a

     

    Hasieran ikastea

    147 0 Osasun-logistika larrialdietan
    AUrtekoa40plz5 o/a

     

     

    63 0 Larrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak
    A2Lau. 40plz4 o/a

     

     

    99 0 Laguntza psikologikoa larrialdi-egoeretan
    A2Lau. 40plz7 o/a

     

     

    66 6 Telelarrialdiak
    A1Lau.60plz4 o/a

     

     

    99 12 Ibilgailuaren mekanikako mantentze-lan prebentiboak
    A1Lau. 40plz7 o/a

     

     

    252 24 Osasun-laguntza berezia larrialdi-egoeretan
    AUrteko40plz8 o/a

    Gainditua izatea edo ondokoarekin batera ikastea:

    • Hasierako osasun-laguntza larrialdi-egoeretan
    • Pazienteak lekualdatu eta ebakuatzea

     

    33 0 Ingeles teknikoa
    1Lau. 40plz2 o/a

    Ingeleseko ezagutza basikoak izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira)

     

    105 0 Laneko prestakuntza eta orientabidea
    A1Lau. 40plz7 o/a

     

     

    63 0 Enpresa eta ekimen sortzailea
    A2Lau. 40plz4 o/a

     

     

    380 380 Lantokiko prestakuntza
    1Lau.2Lau. 40plz

    Matrikulatzeko beharrezkoa da aurrez zikloko beste modulu guztiak gaindituak izatea

     

     

    • A eredua
    • Urteko modulua
    • Lehen lauhilekoa
    • 2. lauhilekoa
    • Plaza kopurua
    • Orduak asteko

     


    . Garrantzitsua

    • Bertaratze bidezko saioak zikloko edozein zentru kolaboratzailetan egin ahalko dira eta 80ko gutxieneko asistentzia derrigorrezkoa izango da.

    • Asteko orduak, moduluari eskaini beharko litzaizkiokeen gutxieneko orduen estimazioa dira.

    • Lantokiko prestakuntza egiteko baldintza batzuk bete behar dira ezinbestean, esaterako:

    • Bi lauhilekoetako batean egin behar da, epealdi jarraian.

    • Enpresarekin adostutako ordutegia  eta egutegia jarraitu behar dira.

    Bertaratze bidezko saioak

    Heziketa-ziklo honetako zenbait modulutan, ikaskuntza plataformaren bidez eginiko ikaste eta ebaluazio jarduerak, bertaratze bidezko saioekin osatuko dira.

    . Garrantzitsua

    Bertaratze bidezko saioak zikloko edozein zentru kolaboratzailetan egin ahalko dira eta 80ko gutxieneko asistentzia derrigorrezkoa izango da.

    Heziketa-ziklo honetako bertaratze bidezko saioak ondoko ikastetxeetan izango dira, Arabako Ibilgailuaren mekanikako mantentze-lan prebentiboak modulua salbu. Azken hau Mendizabala LHIIn egingo da.

    Osasun-larrialdiak

     

    . Ordutegia

    Bertaratze bidezko saioak 16:00ak  eta 17:00ak bitarte hasiko dira, moduluaren arabera, eta 20:00tan amaituko dira.

    Matrikulazioa

    Matrikulazio prozesuko faseak eta  datak ondorengoak dira:

    MATRIKULAZIOA. OHIKO EPEALDIAREN EGUTEGI LABURTUA
    Onartze eskaera Ikasle berriak
    Maiatzaren 27tik ekainaren 7ra (biak barne)
    2018-19 ikasturtean matrikulatuak egon diren ikasleek Ekainaren 20tik 28ra (biak barne)
    Dokumentazioaren aurkezpena Ekainaren 7ko 14:00ak arte
    Behin-behineko zerrenden argitaratzea Uztailak 5
    Behin-behineko zerrendei erreklamazioak Uztailaren 5 etik 8ra
    Behin-betiko zerrenden argitaratzea Uztailak 9
    Matrikulazioaren konfirmazioa, prezio publikoko abonua sartuta
    Uztailaren 9tik 15ra (biak barne)
    Itxarote-zerrenden 1. esleipena Uztailak 18
    Matrikulazioaren konfirmazioa, itxarote-zerrendako ikasleak, prezio publikoko abonua sartuta Uztailaren 18tik 22ra (biak barne)
    Esleipen eta matrikulazio berriak Webgunean argitaratuko dira
    MATRIKULAZIOA. EZOHIKO EPEALDIAREN EGUTEGI LABURTUA
    Dokumentazioaren aurkezpena Uztailaren 18tik 28ra (biak barne)
    Behin-behineko zerrenden argitaratzea Irailak 6
    Behin-behineko zerrendei erreklamazioa Irailaren 6 etik 8ra
    Behin-betiko zerrenden argitaratzea Irailaren 10
    Matrikulazioaren konfirmazioa, prezio publikoko abonua sartuta Irailaren 10tik 16ra (biak barne)
    Esleipen eta matrikulazio berriak Webgunean argitaratuko dira