Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-laguntza ematea

    • Maila: 2. mailakoa
    • Iraupena: 600 ordu
    • Prezioa: doan
    • Hizkuntza: gaztelera
  • Ziurtagiri Profesionalaren aurkezpena

    Osasun fisikoari, psikikoari eta sozialari dagokionez, behar bereziak dituzten pertsonei esparru soziosanitarioan laguntzea etxean, haien autonomia pertsonala eta ingurunearekin dituzten harremanak mantentzeko eta hobetzeko egokienak diren estrategiak eta prozedurak aplikatzeko baliabideak eskainiko dira Profesionaltasun Ziurtagiri honetan.

    Irteera profesionalak eta titulazio baliokideak

    Lanbide eta irteera profesional esanguratsuenak

    Oro har, pertsonei eta haien inguruneari etxean ematen zaien zuzeneko arreta soziosanitarioko jarduerak antolatzen, gauzatzen eta kontrolatzen egin dezake lan.
    Zehazki, hauek kontratatu ahalko dute:

    • Mendeko pertsonei etxez etxeko arreta-zerbitzuak kudeatzeaz eta emateaz arduratzen diren administrazio publikoek, bereziki, tokikoek eta erkidegokoek.
    • Erakunde pribatuek, irabazi-asmokoek zein irabazi-asmorik gabekoek, bai erabiltzaileari zuzeneko zerbitzuak eskaintzen dizkietenek, bai etxez etxeko arreta-zerbitzu edo -programa publikoak kudeatzen dituztenek.
    •  Autonomo gisa, bere zerbitzuak bizikidetza-unitate eskatzaileei zuzenean eskainiz edo etxez etxeko zerbitzuen enpresa propioa sortuz, beste teknikari batzuekin elkartuta.

    Ekoizpen-sekotoreak

    • Etxe partikularrak.
    • Babespeko etxebizitzak.
    • Etxez etxeko zerbitzuak eta arreta.

    Lanbideak edo lanpostuak

    • 51130024 Etxez etxeko laguntzailea.
    • 51130024 Etxez etxeko arretarako laguntzailea.
    • Adinduen, desgaitasunen bat dutenen eta etxean eriondo daudenen zaintzailea.


    •  

    Sarbide baldintzak

    Beharrezko eskakizunak: Kualifikazio-maila honetako prestakuntzan sartu ahal izateko, ikasleak hauetako eskakizunan bat bete beharko du:

    • DBH titulazioa, Erdi-mailako Graduko Prestakuntza-zikloetara sartzeko probak edo baliokideak (ikasketa eta lan ondorioetarako adibidez eskola-graduatua). Hezkuntza-sistemen titulu eta ikasketen baliokidetasuna.
    • Justifikatu behar besteko prestakuntza-ezaguerak edo profesionalak.
    • Egin nahi den prestakuntza-moduluaren edo moduluen eta/edo porfesionaltasun-ziurtagiriaren maila bera duen profesionaltasun-ziurtagiria.
    • Lanbide-arlo bereko 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria.
    • Unibertsitatera sartzeko proba, 25 urtetik edota 45 urtetik gorakoentzat.
    • Plaza librerik egonez gero, baldintzak betetzen dituzten eta autonomia-erkidego mugakide batetik datozen pertsonak, aldez aurretik edozein enplegu-zerbitzutan izena eman badute.

    Baldintza teknikoak eta beharrezko baliabideak

    Urrutiko heziketa-zikloa egiteko behar diren informatika-ezagutzak

    Formakuntza hau jaso ahal izateko beharrezkoa da "gaitasun digital proba" gainditzea. Proba hau, oinarrizko proba bat da, non fitxategi bat deskargatu eta bidali, posta elektronikoa erabili eta komunikazio foro batean parte hartzeko gai zarela frogatu behar den.

    Prestakuntza mota hau ordenagailu pertsonalaren erabilera, posta elektronikoa eta Interneti buruzko oinarrizko ezagutza duten ikasleentzat da gomendagarria.

    Behar diren baliabide teknikoak

    Interneterako sarbidea duen edozein ekipotatik sar badaiteke ere, oso gomendagarria da ikasturte osoan ordenagailu eta Interneterako sarbide propioak izatea, horren segimendua bermatzeko.

    Ikasketa plana

    Profesionaltasun Ziurtagiriak hau 3 Formazio Modulu (MF) teoriko eta praktiko batean antolatuak daude.  Aldi berean, modulu bakoitza Formazio Unitate (UF) desberdinetan banatua dago.

    Profesionaltasun Ziurtagiriaren prestakuntza-moduluak
    Orduak  
    osoak bertar

    modulua

    prestakuntza-atal  
    170 18
    MF0249_2
    Etxez etxeko higienea eta osasun-laguntza 

     

    UF0119. Mendeko pertsonen higiene- eta osasun arretaren ezaugarriak eta premiak

    70 or.4 or. presentzial

    UF0120. Mendeko pertsonei etxean elikagaiak eta tratamenduak ematea

    50 or.8 or. presentzial

    UF0121. Mendeko pertsonen gaitasun fisikoak hobetzea eta haiei lehen laguntzak ematea etxean

    50 or.8 or. presentzial

     

     

    210  8 MF0250_2
    Etxez etxeko arreta eta laguntza psikosoziala
     

    UF0122. Mendeko pertsonen mantentzea eta errehabilitazio psikosoziala etxean

    80 or.4 or. presentzial

    UF0123. Mendeko pertsonen eguneroko gestioetarako laguntza

    90 or.0 or. presentzial

    UF0124. Mendeko pertsonarekiko eta horren ingurunearekiko elkarreragina, komunikazioa eta behaketa

    80 or.4 or. presentzial

     
    100  11  MF0251_2
    Etxez etxeko laguntza eta familia-elikatzea   
     

    UF0125. Kudeatzea, hornitzea eta janaria prestatzea mendeko pertsonen familia-unitatean

    60 or.6 or. presentzial

    UF0126. Mendeko pertsonen etxea mantentzea, garbitzea eta antolatzea

    40 or.5 or. presentzial

     
    120   MP0028
    Lan-harremanik gabeko lanbide-praktiketarako modulua
     

    Bertaratze bidezko saioak

    Formakuntzaren 90ean online izango da eta gainerako 10a saio presentzialak izango dira. Saio hauek derrigorrezkoak dira eta hiru lurraldeetako ikastetxe hauetan egin ahal izango dira:

    ARABA

    GIPUZKOA

    BIZKAIA

    IES Francisco de Vitoria BHI
    (Vitoria-Gasteiz)

    CIFP Politécnico Easo LHII
    (Donostia)

    IES Eskurtze BHI
    (Bilbo)

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

    Ikasle bakoitzak kurtso guztiko saioak eta azterketa presentzialak non egin nahi dituen adierazi beharko du: plazak dauden bitartean, aukeratutako ikastetxea esleituko zaio, eta plazak egongo ez balira, ikastetxe gertukoena emango zaio.

    Oharrak: 10eko bertaratzea hiru lurraldeetako hainbat ikastetxeetan (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia).

    Matrikulazioa

    Ziurtagiri Profesional hauetan izena emateko matrikulazioa irekita dagoen bitartean Lanbide zentro batera joan behar da edo bestela Lanbideren webguneaaren bitartez egin behar da. 

    Aurrematrikula irailak 23tik aurrera zabalduko da.