Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-laguntza ematea

    • Maila: 2. mailakoa
    • Iraupena: 450 ordu
    • Prezioa: doan
    • Hizkuntza: gaztelera
  • Ziurtagiri Profesionalaren aurkezpena

    Mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa ematea beren jarduera gauzatzen den erakundean, diziplinarteko taldeak diseinatutako estrategiak eta haien autonomia pertsonala eta ingurunearekiko harremanak mantentzeko eta hobetzeko prozedurak aplikatzeko baliabideak eskainiko dira Profesionaltasun Ziurtagiri honetan.

    Irteera profesionalak eta titulazio baliokideak

    Lanbide eta irteera profesional esanguratsuenak

    Eremu publikoan eta pribatuan kokatzen da, arreta soziosanitarioko zerbitzuak ematen dituzten zentro edo ekipamenduetan: egoitza-zentroak, eguneko zentroak.

    Ekoizpen-sekotoreak

    Erakunde sozialetan egonaldi partzialean, aldi baterakoan edo iraunkorrean dauden pertsonei zerbitzu sozialak ematen lan egiten duzu.

    Lanbideak edo lanpostuak

    • 5129.003.0 Desgaitasun fisikoak, psikikoak eta zentzumenekoak dituzten pertsonen zaintzailea.
    • Mendeko pertsonen zaintzailea erakundeetan.
    • Gerokultorea.


    •  

    Sarbide baldintzak

    Beharrezko eskakizunak: Kualifikazio-maila honetako prestakuntzan sartu ahal izateko, ikasleak hauetako eskakizunan bat bete beharko du:

    • DBH titulazioa, Erdi-mailako Graduko Prestakuntza-zikloetara sartzeko probak edo baliokideak (ikasketa eta lan ondorioetarako adibidez eskola-graduatua). Hezkuntza-sistemen titulu eta ikasketen baliokidetasuna.
    • Justifikatu behar besteko prestakuntza-ezaguerak edo profesionalak.
    • Egin nahi den prestakuntza-moduluaren edo moduluen eta/edo porfesionaltasun-ziurtagiriaren maila bera duen profesionaltasun-ziurtagiria.
    • Lanbide-arlo bereko 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria.
    • Unibertsitatera sartzeko proba, 25 urtetik edota 45 urtetik gorakoentzat.
    • Plaza librerik egonez gero, baldintzak betetzen dituzten eta autonomia-erkidego mugakide batetik datozen pertsonak, aldez aurretik edozein enplegu-zerbitzutan izena eman badute.

    Baldintza teknikoak eta beharrezko baliabideak

    Urrutiko heziketa-zikloa egiteko behar diren informatika-ezagutzak

    Formakuntza hau jaso ahal izateko beharrezkoa da "gaitasun digital proba" gainditzea. Proba hau, oinarrizko proba bat da, non fitxategi bat deskargatu eta bidali, posta elektronikoa erabili eta komunikazio foro batean parte hartzeko gai zarela frogatu behar den.

    Prestakuntza mota hau ordenagailu pertsonalaren erabilera, posta elektronikoa eta Interneti buruzko oinarrizko ezagutza duten ikasleentzat da gomendagarria.

    Behar diren baliabide teknikoak

    Interneterako sarbidea duen edozein ekipotatik sar badaiteke ere, oso gomendagarria da ikasturte osoan ordenagailu eta Interneterako sarbide propioak izatea, horren segimendua bermatzeko.

    Ikasketa plana

    Profesionaltasun Ziurtagiriak hau 4 Formazio Modulu (MF) teoriko eta praktiko batean antolatuak daude. Aldi berean, modulu bakoitza Formazio Unitate (UF) desberdinetan banatua dago.

    Profesionaltasun Ziurtagiriaren prestakuntza-moduluak
    orduak  
    osoak bertar

    modulua

    prestakuntza-atala  
    100 0
    MF1016_2
    Erakundeen eremuko esku-hartzeak antolatzeko laguntza 

     

    UF0127. Erakundeetan mendeko pertsonei harrera eta abegi egiteko laguntza

    30 or.0 or. presentzial

     

    UF0128. Erakundeetan mendeko pertsonentzako jarduerak antolatzeko laguntzak

    70 or.0 or. presentzial

     

     

     

    70  9

    MF1017_2
    Erakundeetako higiene- eta elikadura-arretan esku hartzea

     

    70 or.9 or. presentzial

     

       
    70  8

    MF1018_2
    Erakundeetako gizarte- eta osasun-arretan esku hartzea

     

    70 or.8 or. presentzial

     

       
    130  6 MF1019_2
    Laguntza psikosoziala eta harreman- eta komunikazio-arreta erakundeetan
     

    UF0129. Mendeko pertsonen gizarte-animazioa erakundeetan

    30 or.0 or. presentzial

     

    UF0130. Mendeko pertsonen eguneroko jarduerak mantentzea eta hobetzea erakundeetan

    50 or.2 or. presentzial

     

    UF0131. Erakundeetan mendeko pertsonekin komunikatzeko teknikak

    50 or.4 or. presentzial

     

    80   MP0029
    Lan-harremanik gabeko lanbide-praktiketarako modulua
     

    Bertaratze bidezko saioak

    Formakuntzaren 90ean online izango da eta gainerako 10a saio presentzialak izango dira. Saio hauek derrigorrezkoak dira eta hiru lurraldeetako ikastetxe hauetan egin ahal izango dira:

    ARABA

    GIPUZKOA

    BIZKAIA

    IES Francisco de Vitoria BHI
    (Vitoria-Gasteiz)

    CIFP Politécnico Easo LHII
    (Donostia)

    IES Eskurtze BHI
    (Bilbo)

     

     

    CIFP Fadura LHII
    (Getxo)

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

    Ikasle bakoitzak kurtso guztiko saioak eta azterketa presentzialak non egin nahi dituen adierazi beharko du: plazak dauden bitartean, aukeratutako ikastetxea esleituko zaio, eta plazak egongo ez balira, ikastetxe gertukoena emango zaio.

    Oharrak: 10eko bertaratzea hiru lurraldeetako hainbat ikastetxeetan (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia).

    Matrikulazioa

    Ziurtagiri Profesional hauetan izena emateko matrikulazioa irekita dagoen bitartean Lanbide zentro batera joan behar da edo bestela Lanbideren webguneaaren bitartez egin behar da.

    Aurrematrikula irailaren 23tik aurrera zabalduko da.