Instalazio elektriko eta automatikoak

    • Maila: Erdi-maila
    • Iraupena: 2000 ordu
    • Prezioa: 20€ prestakuntza modulu bakoitzeko
    • Hizkuntza: gaztelera
  • Zikloaren aurkezpena

    Titulu honen konpetentzia orokorra da eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak, behetentsioko instalazio elektrikoak, makina elektrikoak eta sistema automatizatuak muntatzea eta mantentzea, betiere indarrean dagoen araudia eta erregelamentazioa aplikatuz, kalitate, segurtasun eta laneko arriskuetako protokoloak aintzat hartuz, eta funtzionalitatea eta ingurumenarekiko errespetua ziurtatuz.

          

    Helburuak, irtenbide profesionalak eta titulazio baliokideak

    Heziketa-zikloaren helburuak

    • Muntatzearekin eta mantentzearekin lotzen den logistika ezartzea eta instalazioen eta ekipoen dokumentazio teknikoa interpretatzea.
    • Instalazioak eta tresneria konfiguratzea eta kalkulatzea, eta, horretarako, horiek osatzen dituzten elementuen kokalekua eta dimentsioak zehaztea eta erregelamenduetako aginduak errespetatzea.
    • Instalazioa edo ekipoa muntatzearen edo mantentzearen aurrekontua egitea. Muntatzeko edo mantentzeko lanak egiteko baliabide eta bitartekoak biltzea.
    • Instalazioa dokumentazio teknikoaren arabera berriro planteatzea, konpetentziaren arazoak ebatziz eta beste kontingentzia batzuen berri emanez, muntaiaren bideragarritasuna ziurtatzeko.
    • Behe-tentsioko banaketa-sareen osagaiak muntatzea, kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko errespetuko baldintzetan.
    • Instalazio elektrikoekin eta automatizatuekin, eguzki-instalazio fotovoltaikoekin eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturekin lotzen diren ekipoak eta kanalizazioak muntatzea, kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko errespetuko baldintzetan.
    • Makina elektriko birakariak eta estatikoak kalitate-eta segurtasun-baldintzetan instalatzea eta mantentzea. Instalazioak eta ekipoak mantentzea eta konpontzea, eta horretarako, horien elementuak egiaztatzeko, doitzeko eta ordezkatzeko lanak egitea eta berriro funtzionatzen jartzea, betiere kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko errespetuko baldintzetan.
    •  Instalazioaren edo ekipoaren funtzionamendua proba funtzionalen eta segurtasun-proben bitartez egiaztatzea, abian edo zerbitzuan jarri aurretik.
    • Talde-lana garatzea eta haien antomendua baloratzea, tolerantziaz eta errespetuz parte hartuz, eta erabaki kolektiboak edo bakarkakoak hartzea, erantzukizunez eta autonomiaz jarduteko.
    • Ekimenari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat harzea, eta ikasi eta enplegatzeko aukerak identifikatu bere lan-ibilbidea kudeatzeko.

    Titulazio baliokideak

    Zikloa amaitzean, Instalazio Elektriko eta Automatikoko teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo egiaztapenak eskuratuko ditu ikasleak:

    • Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.
    • Behe-tentsioko instalatzaile baimenduaren txartela: Tituluaren lanbide-moduluek, beren osotasunean ezarritako prestakuntzak, bermatu egiten du Behe tentsioko instalatzaile baimenduen txartelean eskatzen den jakintza-maila, bai oinarrizko kategorian, bai espezialistaren kategorian.

    Lanbide eta irteera profesional esanguratsuenak

    • Instalatzaile eta mantentzaile elektrikaria. 
    • Eraikuntzako elektrikaria.
    • Industria-elektrikaria. 
    • Mantentze-elektrikaria. 
    • Sistema domotikoetako instalatzailea eta mantentzailea.
    • Antenen instalatzailea eta mantentzailea.
    • Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.
    • Ekipo eta instalazio telefonikoetako instalatzailea eta muntatzailea.
    • Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen muntatzailea.

    Sarbide baldintzak

    Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuan ikasteko adina

    Mota honetako ikaskuntzan sartzeko, ikasleak hemezortzi urte izan behar ditu, teknikari-tituluetarako (erdi-maila).

    Erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko baldintza akademikoak

    • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua.
    • Baliokideak diren beste ikasketak:
      • Teknikari-laguntzaile titulua (LH1).
      • Teknikari titulua (Erdi-maila).
      • Goi-mailako teknikari titulua.
      • Batxillergoko titulua.
      • IEEko 1. zikloa gaindituta izatea.
      • BBBko 2. maila gaindituta izatea. 
      • Erdimailako zikletako sarbiderako berarizko prestakuntza gainditua izatea.
      • Unibertsitate titulua.
    • Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua.
    • Hasierako Lanbide-Prestakuntzarako Programetako (HLPPk) oinarrizko moduluak.
    • Erdi-mailako edo Goi-mailako zikloetara sarbide-froga.
    • 25 urtetik gorakoei zuzendutako unibertsitatera sarbide-froga.

    Beste titulu baliokideak kontsultatu ahalko dituzu ondorengo dokumentuan.

    Baldintza teknikoak eta beharrezko baliabideak

    Urrutiko heziketa-zikloa egiteko behar diren informatika-ezagutzak

    Prestakuntza hori ordenagailu pertsonalaren erabilerari, ofimatika eta Interneti buruzko oinarrizko ezagutza (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreen erabilera, etab.) duten ikasleentzat da gomendagarria.

    Behar diren baliabide teknikoak

    Interneterako sarbidea duen edozein ekipotatik sar badaiteke ere, oso gomendagarria da ikasturte osoan ordenagailu eta Interneterako sarbide propioak izatea, horren segimendua bermatzeko.

    Beharrezko materialak

    Bertaratzeko bidezko saioetarako, ikasleak, ikasturte hasieran adieraziko diren laneko erremintak beharko ditu.

     

    Ikasketa-plana

    Heziketa-ziklo hau A ereduan eskaintzen da eta ondorioz bere moduluetan erabiliko diren ikasketa baliabideak gazteleraz aurkeztuko dira. Hala ere, ikasleak moduluetako jarduerak eta irakasle-ikasleekin izan dezakeen komunikazioa, euskaraz nahiz gazteleraz egin ahalko ditu.

    Ondorengo taulan zikoa osatzen duten lanbide-moduluak aurkezten dira, 2019-20 ikasturterako eskainitako modulu eta plaza kopurua, eta baldintza eta gomendio akademikoak berauek ikas ahal izateko.

    Zikloaren lanbide-moduluak
    orduak  
    osoak bertar. modulua aurre-baldintzak gomendioak
    132 0 Elektronika
    AUrtekoa 40plz4 o/a

     

    Hasieran ikastea

    198 21 Elektroteknia
    AUrtekoa 40plz7 o/a

     

    Hasieran ikastea

    105 30 Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak
    AUrtekoa 40plz4 o/a

     

     

    66 17,5 Eguzki-instalazio fotovoltaikoak
    A2Lau. 40plz4 o/a

    Gainditua izatea edo ondokoarekin batera ikastea:

    • Elektroteknia

     

    297 84 Barneko instalazio elektrikoak
    AUrtekoa 40plz10 o/a

    Gainditua izatea edo ondokoarekin batera ikastea:

    • Elektroteknia

     

    105 9 Banaketa-instalazioak
    AUrtekoa 40plz4 o/a

    Gainditua izatea edo ondokoarekin batera ikastea:

    • Elektroteknia

     

    126 46 Instalazio domotikoak
    AUrtekoa 40plz4 o/a

    Gainditua izatea edo ondokoarekin batera ikastea:

    • Barneko instalazio elektrikoak

     

    126 39 Makina elektrikoak
    AUrtekoa 40plz4 o/a

    Ondokoa gainditua izatea:

    • Elektroteknia

     

    264 84 Industria-automatismoak
    AUrtekoa 40plz9 o/a

    Ondokoa gainditua izatea:

    • Barneko instalazio elektrikoak

     

    33 0 Ingeles teknikoa
    1Lau. 40plz2 o/a

    Ingeleseko ezagutza basikoak izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira)

     

    105 0 Laneko prestakuntza eta orientabidea
    A1Lau. 40plz7 o/a

     

     

    63 0 Enpresa eta ekimen sortzailea
    A2Lau. 40plz4 o/a

     

     

    380 380 Lantokiko prestakuntza
    1Lau.2Lau. 40plz

    Matrikulatzeko beharrezkoa da aurrez zikloko beste modulu guztiak gaindituak izatea

     

     

    • A eredua
    • Urteko modulua
    • Lehen lauhilekoa
    • 2. laulhilekoa
    • Plaza kopurua
    • Orduak asteko

     


    . Garrantzitsua

    • Bertaratze bidezko saioak zikloko edozein zentru kolaboratzailetan egin ahalko dira eta 80ko gutxieneko asistentzia derrigorrezkoa izango da.

    • Asteko orduak, moduluari eskaini beharko litzaizkiokeen gutxieneko orduen estimazioa dira.

    • Lantokiko prestakuntza egiteko baldintza batzuk bete behar dira ezinbestean, esaterako:

    • Bi lauhilekoetako batean egin behar da, epealdi jarraian.

    • Enpresarekin adostutako ordutegia  eta egutegia jarraitu behar dira.

    Bertaratze bidezko saioak

    Heziketa-ziklo honetako zenbait modulutan, ikaskuntza plataformaren bidez eginiko ikaste eta ebaluazio jarduerak, bertaratze bidezko saioekin osatuko dira.

    . Garrantzitsua

    Bertaratze bidezko saioak zikloko edozein zentru kolaboratzailetan egin ahalko dira eta 80ko gutxieneko asistentzia derrigorrezkoa izango da.

    Bertaratze bidezko saioen  egutegia ziklorako proposaturiko ikasketa planaren baitan egin da, eta ondorioz, bertaratze bidezko saioak egun berdinetan kointziditzen dutenez ezingo dira ikasketak ondorengo moduluetan batera egin:

     

    • Elektroteknia eta Makina elektrikoak
    • Barneko instalazio elektrikoak eta Industria-automatismoak

     

    Heziketa-ziklo honetako bertaratze bidezko saioak ondoko ikastetxeetan izango dira.

    Instalazio elektrikoak eta automatikoak

     

    . Ordutegia

    Bertaratze bidezko saioak 17:30ak eta 18:00ak bitarte hasiko dira, moduluaren arabera, eta 21:00etan amaituko dira.

    Matrikulazioa

    Matrikulazio prozesuko faseak eta  datak ondorengoak dira:

    MATRIKULAZIOA. OHIKO EPEALDIAREN EGUTEGI LABURTUA
    Onartze eskaera Ikasle berriak
    Maiatzaren 27tik ekainaren 7ra (biak barne)
    2018-19 ikasturtean matrikulatuak egon diren ikasleek Ekainaren 20tik 28ra (biak barne)
    Dokumentazioaren aurkezpena Ekainaren 7ko 14:00ak arte
    Behin-behineko zerrenden argitaratzea Uztailak 5
    Behin-behineko zerrendei erreklamazioak Uztailaren 5 etik 8ra
    Behin-betiko zerrenden argitaratzea Uztailak 9
    Matrikulazioaren konfirmazioa, prezio publikoko abonua sartuta
    Uztailaren 9tik 15ra (biak barne)
    Itxarote-zerrenden 1. esleipena Uztailak 18
    Matrikulazioaren konfirmazioa, itxarote-zerrendako ikasleak, prezio publikoko abonua sartuta Uztailaren 18tik 22ra (biak barne)
    Esleipen eta matrikulazio berriak Webgunean argitaratuko dira
    MATRIKULAZIOA. EZOHIKO EPEALDIAREN EGUTEGI LABURTUA
    Dokumentazioaren aurkezpena Uztailaren 18tik 28ra (biak barne)
    Behin-behineko zerrenden argitaratzea Irailak 6
    Behin-behineko zerrendei erreklamazioa Irailaren 6 etik 8ra
    Behin-betiko zerrenden argitaratzea Irailaren 10
    Matrikulazioaren konfirmazioa, prezio publikoko abonua sartuta Irailaren 10tik 16ra (biak barne)
    Esleipen eta matrikulazio berriak Webgunean argitaratuko dira