Prezio publikoak

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 10eko aginduari dagokienez, non, hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzen diren (EHAAren 145. zk. 2013ko uztailaren 31, asteazkena), aurtengo ikasturtean BirtLHko ikasle ofiziala izateko prezioak hauek izango dira:

MODULU BAKOITZEKO: 20 €

Salbuespenak eta hobariak:

  • Kategoria bereziko familia ugarietako kide diren ikasleek, eta Terrorismoaren biktimak laguntza integrala emateko sistema arautzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 25. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonek, prezio publiko guztia salbuetsita izango dute.
  • Kategoria orokorreko familia ugarietako kide diren ikasleek prezio publikoren ehuneko 50a salbuetsita izango dute.

Salbuespena edo hobaria eskatzeko dokumentazioa emateko epeetan aurkeztuko da sarbiderako beharrezkoak diren beste dokumentuekin batera.

. Oharra

Behin matrikula gauzatuz gero, ez da itzuliko haren zenbatekoa.

Prezio publikoaren ordainketa

Ordainketarako ondorengo aukerak izango dira:

  • On-line ordainketa (Internet bidez): ordainketa egiteko ez da beharrezkoa izango finantza erakunde batera joatea; ordenagailu batetik egingo da kredito txartel baten bidez edo banka elektroniko sistema baten bidez.
  • Off-line ordainketa: aplikazio informatikoak eskainitako ordainketa dokumentua inprimatu eta finantza erakunde batera edo kutxazain automatiko batera eraman beharko da ordainketa egiteko.

. Garrantzitsua

Matrikula soilik izango da eraginkorra ordainketa gauzatu bada.

Prezio publikoaren ordainketa matrikula berresteko epeen barne gauzatuko da. Ez da ordainketarik egin ahal izango epe hori agortu ondoren.