Ikastetxearen aurkezpena

Prestakuntza malgu eta modularra

2018-19 ikasturtean Ikaskuntza birtual eta digitalizatuen Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua, BirtLH, sortu da.

Ikastetxe hau 2011. urtean abian jarritako Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuaren (ULHI) jarraipena da, zeina Lanbide Heziketako Sailburuordetzak egungo eta biharko lehiakortasuna bermatuko duen kualifikazio maila handiko gizarte bat garatzeko sustatutako ekimenen barruan sortu zen.

Modu honetan, BirtLHk prestakuntza modular eta malgua eskaintzen du, lan-arrazoiak edo arrazoi pertsonalak direla medio, lana eta bizitza pertsonala kontziliatu beharra duten pertsonei ikaskuntza ibilbide ezberdinak eskainiz. 

Ikaskuntza modalitate honen prestakuntza telematikoak metodología didaktiko birtual aurreratuenak erabiltzen ditu eta informazio eta komunikazio teknologien gero eta erabilera intentsiboagoa egiten; halaber, tituluaren gaitasunek hala eskatzen dutenean, urrutiko ikaskuntza bertaratze bidezko saioekin osatzea du ezaugarri.