Matrikulazio prozedura
Matrikulatzeko gomendioak
Aurrematrikula burutzeko Ikasgunea webgunean erregistratu behar duzu, eta webgune horren bitartez burutu behar dituzu aurrematrikula eta matrikula bera ere. Ikasguneara sartzeko egin klik ondorengo botoian:
- Gomendatutako ibilbidea kontuan har ezazu, batez ere sektorean prestakuntza edo esperientziarik ez baduzu. Ziklo bakoitzaren Ikasketa-planean kontsulta ezazu (Eskaintza).
- Modulu bakoitzarentzat balioetsitako asteko orduak eta ordu totalak kontuan har itzazu. Ziklo bakoitzaren Ikasketa-planean dituzu (Eskaintza).
- Saio presentzialak dituzten moduluen ordu presentzial kopurua (existitzen badira), ordutegia eta egutegia kontuan har itzazu. Ziklo bakoitzaren Ikasketa-planean dituzu. (Eskaintza).
- Zure egoera pertsonala, familiarra eta profesionala kontuan hartuta, astero ikasteari dedikatu ahal izango diozun ordu-kopurua kalkula ezazu, zure matrikula doitzeko.
- Aurrematrikula egitean, burutzeko asmoa dituzunak baino modulu gehiago aukeratzea gomendatzen dizugu. Kontuan izan ezazu agian ez zaituztela modulu guztietan onartuko.
- Matrikularako ordu-limitea ezingo duzula gainditu kontuan izan (1000 ordu antzinako ikasle-baldintza baduzu, eta 700 ordu ikasle berriak eta gainerakoak).
- Baliozkotzea edo salbuestea eskatzeko asmoa duzun moduluetan ez zaitez matrikulatu. Baliozkotze eta salbuesteei buruzko informazioa kontsulta ezazu.
- Matrikularen eskaera egitean, moduluak behar bezala ordenatzeko tarte bat har ezazu. Lehentasun-hurrenkera horrek erabakiko du zein modulu ikasi ahalko dituzun.
. Garrantzitsua
• Sarbiderako titulua eta gainerako baldintzak betetzen dituzula ziurta ezazu.• Onartuta izan zaren moduluen berri izan ondoren, matrikula konfirmatu eta ordainketa egiteaz gogoratu.
Matrikulazio egutegia
MATRIKULAZIOA. OHIKO EPEALDIAREN EGUTEGI LABURTUA | ||
---|---|---|
Onartze eskaera | Ikasle berriak zikloan | Maiatzaren 27tik ekainaren 7ra (biak barne) |
2018-19 ikasturtean matrikulatuak egon diren ikasleak | Ekainaren 20tik 28ra (biak barne) | |
Dokumentazioaren aurkezpena | Ekainaren 7ko 14:00ak arte | |
Behin-behineko zerrenden argitaratzea | Uztailak 5 | |
Behin-behineko zerrendei erreklamazioak | Uztailaren 5 etik 8ra | |
Behin-betiko zerrenden argitaratzea | Uztailak 9 | |
Matrikulazioaren konfirmazioa, prezio publikoko abonua sartuta | Uztailaren 9tik 15ra (biak barne) | |
Itxarote-zerrenden 1. esleipena | Uztailak 18 | |
Matrikulazioaren konfirmazioa, itxarote-zerrendako ikasleak, prezio publikoko abonua sartuta | Uztailaren 18tik 22ra (biak barne) | |
Esleipen eta matrikulazio berriak | Webgunean argitaratuko dira |
MATRIKULAZIOA. EZOHIKO EPEALDIAREN EGUTEGI LABURTUA | |
---|---|
Eskabide berriak eta dokumentazioaren aurkezpena | Uztailaren 18tik 28ra (biak barne) |
Behin-behineko zerrenden argitaratzea | Irailak 6 |
Behin-behineko zerrendei erreklamazioa | Irailaren 6 etik 8ra |
Behin-betiko zerrenden argitaratzea | Irailaren 10 |
Matrikulazioaren konfirmazioa, prezio publikoko abonua sartuta | Irailaren 10tik 16ra (biak barne) |
Esleipen eta matrikulazio berriak | Webgunean argitaratuko dira |
Aurrez izen-ematea / Aurrematrikula
Eskaera online egin beharko duzu, Hezkuntza Sailak xede horrekin eskura jarriko duen aplikazioaren bidez (Ikasgunea). BIRT-eko Idazkaritzan ere egin ahal izango duzu eskaera.
Lantokiko prestakuntza eta, Proiektuko (goi mailako zikloetan soilik) moduluetan matrikulatu ahal izateko, zikloko beste modulu guztiak gaindituak izan beharko dituzu. Ondorioz, modulu hauen matrikula eskaerak bakarrik onartuko dizkizugu, ekainean modulu guztiak gaindituak badituzu edo lehenengo lauhileko moduluen matrikularekin, FCT-a eta Proiektua bigarren lauhilekoan egiteko egoeran bazaude.
. Garrantzitsua
• Moduluen plazak zure eskaeran finkatutako lehentasunen arabera esleitzen dira, gehienezko ordu mugarekin. Horregatik, lehentasun horiek kontuz finkatzea oso garrantzitsua da: Ziklo bakoitzeko Ikasketa plana (Eskaintza) kontsulta ezazu.• Beste batzuen gainetik, sarbide lehentasuna ematen dituzten titulazioak badira. Titulazio ezberdinak badituzu eta horietako zeinek mesede gehiago egiten dizun jakin nahi baduzu, baremazio prozesua kontsulta ezazu.
Dokumentazioaren aurkezpena
Aurrematrikula formalizatzeko, eskatutako dokumentazioa ezarritako epe eta lekuetan eman beharko duzu. Bestela, zure eskaera automatikoki errefusatua izango da.
BIRT-en 2018-19 ikasturtean matrikulaturik egon zareten ikasleek salneurri publikoen salbuespen edo hobarirako dokumentazioa aurkeztu beharko duzute bakarrik , eta baremaziorako meritu berriak kontuan izatea nahi duzuten kasuetan, dagokion dokumentazio berria, dokumentazioa aurkezteko ezarritako epean.
Ikasle berria bazara derrigorrez aurkeztu beharko duzu ondorengo dokumentazioa:
- Nortasun Agiri Nazionalaren, lan eta egoitza baimenaren edo baliokideren baten fotokopia konpultsatua.
- Titulu edo ziurtagiri akademiko ofizialaren fotokopia konpultsatua. Baldintza honetatik, Euskal Autonomia Erkidegoko oraingo kurtsoko sarbide proba gaindutako pertsonak salbuesten dira.
Salneurri publikoaren salbuespena edo hobaria eskatu behar bada: familia ugari txartelaren fotokopia konpultsatua edo terrorismoaren biktima izatearen akreditazioa (pasa den ikasturtean aurkeztu bada ere) beste dokumentazioaren epe berdinetan aurkeztu beharko da.
Erreserbaturiko plazetara aukera egin baduzu (desgaituentzat edo errendimendu altuko kirolariak diren ikasleentzat) dagokion egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzu.
Eskaeraren baremaziorako, sarbiderako aurkezten den tituluko notaren bataz-bestekoa dagoen espediente akademikoa aurkeztea beharrezkoa da, Hezkuntza sailaren sistema informatikoetan agertu ezean. Notaren bataz-bestekoa ez egotekotan, esleitutako kalifikazioa 5 puntukoa izango da.
Non aurkeztu dokumentazioa
Eskaturiko dokumentazioa ondorengo lekuetan aurkez daiteke:
- BIRT-en (Euskal Erkidegoko Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuan), Araba kalea , 41 barnealdea, Vitoria-Gasteiz.
- Hiru Lurralde Historikoetako Zuzenean zerbitzuko bulegoetan:
- Araba: Ramiro Maeztu kalea ,10 behea – Vitoria – Gasteiz
- Bizkaia: Gran Vía 85 – Bilbo
- Gipuzkoa: Andia kalea, 13 – Donostia.
Aipaturiko lekuetan egitea gomendatzen den arren, posible da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako prozedurak arautako moduetako edozeinetan egitea.
Eskaeren baremazioa
Onartze prozeduran lehentasuna izango dute 2018-19 ikasturtean BIRT-en matrikulaturik egon diren ikasleek, beti ere moduluren bat gainditu badute eta ez badute matrikularik baliogabetu edo moduluren bat bertan behera utzi.
Antzinako ikasleen eskaerak ordenatzeko ondorengo irizpideak aplikatuko dira hurrenez hurren:
Antzinako ikasleak |
---|
1. Zikloan gaindituriko modulu kopurua |
2. Matrikulazioarekiko gaindituriko modulu kopuruaren ehunekoa |
3. Ikasketa espedienteko batezbesteko nota |
Eskaerak ordenatzeko ondorengo taulako irizpideak aplikatuko dira hurrenez hurren:
Erdi-maila
KUOTA | SARBIDEA-MOTA | LEHENTASUNA |
---|---|---|
65 | DBHtik | DBHko 4. ikasturtea amaitua |
20 | Oinarrizko Lanbide Heziketatik | Eskaera egindako zikloarekiko afinitatea |
15 | 1.Erdi-mailara edo goi maila sarbide-froga | Erdi-mailako sarbide froga |
2. Beste titulazio bidez (RD 1147/2011)
| ||
3. Hasierako Lanbide-Prestakuntzarako moduluak gaindituak | ||
4. 25 urtez gorakoentzat unibertsitateko sarbide-froga | ||
5. Beste sarbide-mota | Erdi-mailako ziklotako sarbiderako berarizko prestakuntza |
Lehentasun talde bakoitzean, eskatzaileak espedienteko batezbesteko nota bidez ordenatuak izango dira.
Espediente akademikoan batezbesteko notarik egon ezean, 5 puntuko kalifikazio emango da.
Goi-maila
KUOTA | SARBIDE-MOTA | LEHENTASUNA |
---|---|---|
60 | Batxilergotik (LOE edo LOGSE) | Zikloarentzat ezarritako batxilergo mota |
20 | Erdi-mailako ziklo batetik | Eskaera egindako zikloarekiko afinitatea |
20 | 1. Goi-mailako sarbide froga | |
2. Beste titulazio bat
| ||
3. 25 urtez gorakoentzat unibertsitateko sarbide-froga | ||
4. Beste Goi-mailako teknikari titulu bat | ||
5.Unibertsitate titulu bat | ||
6. Beste sarbide-mota | BBBko Titulua |
Lehentasun talde bakoitzean, eskatzaileak espedienteko batezbesteko nota bidez ordenatuak izango dira.
Espediente akademikoan batezbesteko notarik egon ezean, 5 puntuko kalifikazio emango da.
Eskaeren artean plazen banaketa
Behin antzinako ikasleen plazak esleitu ondoren, bete gabeko plazen ehuneko 5 erreserbatuko da elbarritasun bat duten ikasleentzat eta beste ehuneko 5 errendimendu altuko kirolarientzat. Plaza hauek beteak izango ez balira, bete gabeko beste plazei gehituko zaizkie goiko taulan aurkezturiko kupoen kalkulurako.
Izendaturiko kuporen baten jasoriko eskaerekin ez balira beteko plaza denak, beste kupo bateko eskaerekin bete ahal izango dira.
Matrikulazioaren konfirmazio eta ordainketa
Behin moduluetako batean onartua izan zarela, prozesua amaitzeko, matrikula konfirmatu eta ordainketa egin beharko duzu, adierazitako epeetan eta eskaera egin zenuen aplikazio berean. Hori egin ezean, eskaerari uko egiten diozula ulertuko dugu.
Agian ez zaizu interesatuko onartua izan zaren modulu guztien matrikula egitea. Esate baterako, lehenik eskatu dituzun moduluetan ez bazaituzte onartu eta azkenekoetan bai, itxaron zerrendan nola geratu zaren begiratzea komeni zaizu: oso posible da onartuak izan diren persona batzuk matrikula ez gauzatzea eta ondorioz, plazak libre hauek hurrengo esleipenetan zuri egokitzea.
Matrikula egiteko orduan errealista izan behar duzu, astero ikasketei dedikatu ahal izango diezun denbora gainditu gabe. Kontuan izan ezazu, moduluak ez badituzu bertan behera uzten edota baliogabetzen, hurrengo urteko matrikulan lehentasuna izango duzula.
. Garrantzitsua
• Hainbat zikloetako moduluen matrikula-eskaera egin dezakezu baina matrikula ziklo bakar batean gauza dezakezu bakarrik.
• Salbuespena: ikasleak bakarrik ziklo bateko Lantokiko Prestakuntza, eta dagokionean, Proiektua moduluetan egongo balitz matrikulatuta, beste ziklo batean ere matrikulatu ahal izango luke ikasle berri gisa.