Sarbide-baldintzak Heziketa-zikloetara

Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuan ikasteko adina

Mota honetako ikaskuntzan sartzeko, ikasleak 18 urte izan behar ditu, teknikari-tituluetarako (erdi-maila); eta 20 urte, edo 19 urte, teknikari-titulua badu, goi-mailako teknikariaren tituluetarako (goi-maila).

Heziketa-zikloetan sartzeko baldintza akademikoak

Erdi-maila

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua.
  • Baliokideak diren beste ikasketak:
    • Teknikari-laguntzaile titulua (LH1).
    • Teknikari titulua (Erdi-maila).
    • Goi-mailako teknikari titulua.
    • Batxillergoko titulua.
    • IEEko 1. zikloa gaindituta izatea.
    • BBBko 2. maila gaindituta izatea. 
    • Erdimailako zikletako sarbiderako berarizko prestakuntza gainditua izatea.
    • Unibertsitate titulua.
  • Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua.
  • Hasierako Lanbide-Prestakuntzarako Programetako (HLPPk) oinarrizko moduluak.
  • Erdi-mailako edo Goi-mailako zikloetara sarbide-froga.
  • 25 urtetik gorakoei zuzendutako unibertsitatera sarbide-froga.

Goi-maila

  • Batxilergo titulua.
  • Baliokideak diren beste ikasketak:
    • Batxilergo esperimentaleko 2. maila gainditua izatea.
    • UBIa gaindituta izatea.
    • Bateratutako batxilergo balioanitzeko (BBB) titulua
    • Teknikari espezialista titulua (LHII).
    • Goi-mailako teknikari titulua.
    • Unibertsitate titulua.
  • Teknikari titulua (Erdi-maila).
  • Goi-mailako sarbide froga famili profesionalari dagokion opzioan.
  • 25 urtetik gorakoei zuzendutako unibertsitatera sarbide-froga.

HLO (erdaraz LOE) aurretikako tituluen baliokideak kontsultatu ahalko dituzu ondorengo dokumentuan.

Urrutiko heziketa-zikloa egiteko behar diren informatika-ezagutzak

Prestakuntza hori ordenagailu pertsonalaren erabilerari, ofimatika eta Interneti buruzko oinarrizko ezagutza (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreen erabilera, etab.) duten ikasleentzat da gomendagarria.

Behar diren baliabide teknikoak

Interneterako sarbidea duen edozein ekipotatik sar badaiteke ere, oso gomendagarria da ikasturte osoan ordenagailu eta Interneterako sarbide propioak izatea, horren segimendua bermatzeko.